[itzul] Kabiratu / habiratu

martin-rezola a bildua ivap.es martin-rezola a bildua ivap.es
Al, Abe 10, 08:57:27, CET 2012


Nire iritziz, zuk diozun adieran "habia egin" besterik ez da (nidificar, gaztelaniaz; "espezie habiagileak" especies nidificantes esateko, adibidez). Eta "habiratu", habira eraman.

 

Martin

 

 

________________________________

Nork: Edurne de Arriba Madrazo [mailto:edurne_dearriba a bildua hotmail.com] 
Bidaltze-data: igandea, 2012.eko abenduak 9 13:13
Nori: Itzul Postaria Galderak
Gaia: [itzul] Kabiratu / habiratu

 


Habia edo kabia egiteari eta habian edo kabian sartzeari kabiratu edo habiratu esaten zitzaiolakoan nengoen, baina Elhuyarren esaterako ez da agertu ere egiten. 

 

Aldiz Google-en "txoria kabiratu" bilatzean Gorka Aulestiaren "English Basque Dictionary"ren sarrera bat agertzen da, eta "Ikusi al duk txoria kabiratzen?" adibide moduan dator.

 

Iritzirik bai honen inguruan? 

 

 

 

 

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121210/28a149ea/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago