[itzul] subjuntiboa + -n/-la

Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Al, Abe 17, 10:40:03, CET 2012


Euskaltzaindiaren onespena baduen edo  ez duen begiratzen hasita, hauxe aurkitu dut lehenago aipatu dudan EIMAren liburuaren hasieran:



Argi utzi nahi genuke liburuan badirela mota desberdineko

arauak:

-Zuzentasuna begiz jotzen dutenak.

-Egokitasuna helburu dutenak.

-Zuzentasunak eta egokitasunak irekiak uzten dituzten ateen

artean, argitaratzaileek egiten dituzten aukerak, zenbaiten

artean batzuk hautatuz. Horretarako badute, noski, eskubide

osoa, baina arau hori argitaletxearen kontua dela garbi utzi

nahi genuke, ez Euskaltzaindiarena.

Euskaltzaindiak, noizbait beharrezko ikusten badu, eta egoki,

lan honetan ageri diren puntuez bere iritzia adieraztea, eta hemen

ematen diren gomendioak, edo beste batzuk, behar den mailan

arautzea, hala egingo du.

Donostian, 2010eko abenduaren 10ean

Euskaltzaindiaren Gramatika batzordea





Hauxe dakar liburuak zuk eskatutakori buruz:


9.2.2. Subjuntiboa: noiz -(e)n eta noiz -(e)la
Subjuntiboa mendeko perpausetan erabiltzen da batzuetan:
<Berehala etor zaitezen nahi dut≫. Beste batzuetan, berriz, perpaus
nagusirik gabe joaten da subjuntiboa: <Egun ona izan dezazula>.
Subjuntiboko aditza mendeko perpausen osagai denean,
menderagailu nagusia -(e)n da, eta predikatu batzuekin baizik ez da
erabiltzen -(e)la (EGLU-V, 136. or.): batez ere, eskaera edo agindua
adierazten dutenekin, eta noiz edo behin nahia adierazten duten
predikatuekin. Iparraldean, predikatu gutxitan baliatzen da -(e)la:
agindua adierazten duten batzuetan, eta ez beti.
Beti -(e)n hartzen dute honelako predikatuek: iritzi-jarrera adierazten
dutenek (normala izan, beharrezko izan, ondo iruditu, beldur izan…).
Orobat hartzen dute -(e)n, eskuarki, nahia edo desioa adierazten dutenek
(nahi izan, opa izan…), nahiz inoiz -(e)la ere agertzen den halakoetan.
Bietatik erabiltzen da eskaera edo galdea adierazten dutenekin
(Hegoaldean, maizenik eskatu erabiltzen da, -(e)la osagarriarekin, eta
Iparraldean, berriz, galdatu eta galdegin, maizenik -(e)n osagarriarekin).
Bietatik erabiltzen da, orobat, agindua edo debekua adierazten dutenetan
ere (Iparraldean nagusiki manatu, -(e)n osagarri duela, eta Hegoaldean
eskatu, -(e)la osagarriarekin).
Debekatu eta galarazi aditzekin, utzi aditzarekin eta gonbidatu
aditzarekin beti -(e)n erabiltzen da. Bai eta -t(z)e aditz-izena ager
litekeen tokian doazen subjuntiboekin ere: etor dadin lortu, ezaguna izan
dadin erdietsi…
Ez ditugu hemen aipatu, zalantzarik sortzen ez dutenez, helburuzko
zentzua duten subjuntiboak: halakoetan beti -(e)n erabiltzen da.
(1.108) Behar den tokian ager dadin eta ondorioak izan ditzan, sinatzen dut.
(1.109) Ahaleginak egingo ditugu berdina izan dadin. (*izan dadila)
Nahia adierazten duten subjuntiboko perpausetan -(e)la erabiltzen
da (1.110). Lehen pertsonan ere egiten dira halakoak (1.111).
203
(1.110) Onenak irabaz dezala.
On degizuela.
(1.111) Hil nadila, ustel nazala lur ustel honek, lotsaren harrak irents eta

ezaba ditzala nire















-----Mensaje original-----
De: Xabier Mendiguren [mailto:xmendiguren a bildua elkar.com]
Enviado el: lunes, 17 de diciembre de 2012 10:20
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] subjuntiboa + -n/-la



joan zaitezen/zaitezela nahi dut.



jan zezaten/zezatela agindu nien.



horiei buruz bada euskaltzaindiaren aholku/agindurik?



aldez aurretik mila esker.



x.




-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121217/6e566bc6/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago