[itzul] Atalen izenak
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Abe 17, 12:00:41, CET 2012
Arloa "Jokoa, apustuak eta ikuskizunak" bada, nola litzateke horren Zuzendaritza singularrari eta plurales dagokienez?
Jokoaren, Apustuen eta Ikuskizunen Zuzendaritza
Joko, Apustu eta Ikuskizunen Zuzendaritza
Joko, Apustu eta Ikuskizun Zuzendaritza
Orain arte arloa "Hauteskunde Administrazioa, jokoa eta ikuskizunak" izan da (adi singular-pluralei). Agintaritzaren Aldizkarian "Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza" agertu zen. Hau da, 'Hauteskunde Administrazio(en), Joko(en) eta Ikuskizunen Zuzendaritza' ulertu behar genukeena. Baina 'Hauteskunde Administrazioaren, Jokoaren eta Ikuskizunen Zuzendaritza' izan behar zuen edo, errazago, berrelkarketa gorabehera, 'Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza'.
Hau da, aukera hauetatik:
1: X-sing., Y-sing.eta Z-pl. Zuzendaritza
2: X-Ø, Y-Ø eta Z-pl. Zuzendaritza
3: X-Ø, Y-Ø eta Z-Ø Zuzendaritza
Zein hobetsiko zenukete? Berrelkarketarik ez badago hirugarrena hartuko nuke singular/plural ñabardurak galdu arren. Berrelkarketarekin ere bai, beharbada. Baina bigarren aukera baztertu egingo nuke. Gainera, uste dut Euskaltzaindiak ere nola edo hala gaitzetsi egin duela bigarren aukera, ezta?
Jon Agirre
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121217/2718aba1/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago