[itzul] Atalen izenak
ERKIZIA ITOIZ, Joseba
jerkizia a bildua gipuzkoa.net
Al, Abe 17, 14:46:26, CET 2012
Aspaldiko Jon:
GFAren organigraman, elkarketa lehenesten dugu, baina saihestu egiten ditugu singular/plurak ñabarduren kasuan edo berrelkarketa sortzen denean.
Hauxe da hemengo departamentu-zuzendaritzen taula (zerbitzuak, atalak eta abar jartzeak luze joko luke):
Diputatu Nagusiaren Alorra
Área del Diputado General
Diputatu Nagusiaren Kabinetea
Gabinete del Diputado General
Herritarren Partaidetzarako Foru Zuzendaritza
Dirección Foral de Participación Ciudadana
Euskara Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Euskera
Berdintasun Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Igualdad
Migrazio eta Aniztasun Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Migración y Diversidad
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Comunicación
Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Derechos Humanos y Memoria Histórica
Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua
Departamento de Cultura, Juventud y Deporte
Kultura Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Cultura
Gazteria Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Juventud
Kirol Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Deporte
Gizarte Politikako Departamentua
Departamento de Política Social
Ezinduen eta Desgaituen Laguntzako Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Atención a la Dependencia y la Discapacidad
Plangintzako, Inbertsioetako eta Prestazio Ekonomikoetako Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Planificación, Inversiones y Prestaciones Económicas
Haurren Babeseko eta Gizarteratzeko Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Protección a la Infancia e Inserción Social
Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Cooperación Internacional para el Desarrollo
Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko Departamentua
Departamento de Administración Foral y Función Pública
Araubide Juridikoko Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Régimen Jurídico
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Función Pública
Modernizazioko eta Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Modernización y Servicios
Ogasun eta Finantza Departamentua
Departamento de Hacienda y Finanzas
Ogasun Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Hacienda
Finantza eta Aurrekontu Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Finanzas y Presupuestos
Zerga eta Finantza Politikako Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Política Fiscal y Financiera
Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa
Tribunal Económico-Administrativo Foral
Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentua
Departamento de Innovación, Desarrollo Rural y Turismo
Berrikuntzaren eta Jakintzaren Sustapeneko Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Promoción de la Innovación y el Conocimiento
Informazio Gizarterako Sistemen Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Sistemas para la Sociedad de la Información
Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Agricultura y Desarrollo Rural
Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Montes y Medio Natural
Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Relaciones Externas y Turismo
Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamentu
Departamento de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio
Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Medio Ambiente y Obras Hidráulicas
Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Ordenación del Territorio
Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentua
Departamento de Movilidad e Infraestructuras Viarias
Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Movilidad y Transporte Público
Bide Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusia
Dirección General de Infraestructuras Viarias
---
Joseba Erkizia Itoitz
Gipuzkoako Foru Aldundia
Itzulpen Ataleko burua
________________________________
Nork: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
Bidaltze-data: astelehena, 2012.eko abenduak 17 12:01
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Atalen izenak
Arloa "Jokoa, apustuak eta ikuskizunak" bada, nola litzateke horren Zuzendaritza singularrari eta plurales dagokienez?
Jokoaren, Apustuen eta Ikuskizunen Zuzendaritza
Joko, Apustu eta Ikuskizunen Zuzendaritza
Joko, Apustu eta Ikuskizun Zuzendaritza
Orain arte arloa "Hauteskunde Administrazioa, jokoa eta ikuskizunak" izan da (adi singular-pluralei). Agintaritzaren Aldizkarian "Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza" agertu zen. Hau da, 'Hauteskunde Administrazio(en), Joko(en) eta Ikuskizunen Zuzendaritza' ulertu behar genukeena. Baina 'Hauteskunde Administrazioaren, Jokoaren eta Ikuskizunen Zuzendaritza' izan behar zuen edo, errazago, berrelkarketa gorabehera, 'Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza'.
Hau da, aukera hauetatik:
1: X-sing., Y-sing.eta Z-pl. Zuzendaritza
2: X-Ø, Y-Ø eta Z-pl. Zuzendaritza
3: X-Ø, Y-Ø eta Z-Ø Zuzendaritza
Zein hobetsiko zenukete? Berrelkarketarik ez badago hirugarrena hartuko nuke singular/plural ñabardurak galdu arren. Berrelkarketarekin ere bai, beharbada. Baina bigarren aukera baztertu egingo nuke. Gainera, uste dut Euskaltzaindiak ere nola edo hala gaitzetsi egin duela bigarren aukera, ezta?
Jon Agirre
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121217/fe02f95f/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago