[itzul] Atalen izenak

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Abe 17, 15:50:27, CET 2012


Informazio erabilgarria eman didazu, Patxi. Nik 11. araua (http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0111.pdf) neukan gogoan, baina gaia zeharka hartzen du, interpretazio posibleez ere badio zerbait, anbiguotasunaz eta abar. Eman dituzun adibideetan, adibidez, eta gure kulturaren ingurugiroan, semantikak esaten digu adibideetako "eguzkia", "zerua" eta "emaztea" singularrak direla (edo testuinguruak esango digu singularra den ala ez), baina "hauteskunde administrazioa(k)" eta "jokoa(k)" bat edo gehiago izan daitezke. Are gehiago, 'jokoa' eta 'jokoak' esanahi ezberdineko berbak izan daitezke, eta hala bereizi nahi da, hau da, 'jokoa' = '(dirua) jokatzea' da adierazi nahi dena, ez ostera 'jokoak' = 'karta jokoa, partxisa, futbola, sokatira, erruleta, olinpiadetakoak... nahiz eta dirua jokatu'.

 

Beraz, zuzen egon liteke, baina ez du zehazten. Josebak dakarren zerrendan argi ikusten da bereizi nahia: esan nahi dutena esateko ardura hartu dutela. Adibide bakarra jartzearrean: "Modernizazioko eta Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusia". Zuzenak lirateke beharbada, emandako datuen arabera, "Modernizazio eta Zerbitzu Zuzendaritza Nagusia" eta "Modernizazio eta Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusia", baina ez du zehazten esan gura dena behar bezala edo nahi bezala.

 

Beste aldetik, beti ez dago singular/plural bereizketa atzizkiak jarrita egin beharrik, beti ez dago bereizketa egin beharrik gaztelaniaz egiten delako, beharrezkoa denean edo nahi denean bakarrik. Alde horretatik, nire adibidera itzulita, 'Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza' egokia izan liteke eta 'Hauteskunde Administrazioaren, Jokoaren eta Ikuskizunen Zuzendaritza' ere bai, batean bustitzen ez delako eta bestean zehazten duelako, baina 'Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza' jarriz gero, zuzen bai, baina anbiguo geratzen da (edo esan nahi dugunaren kontrakoa esaten dugu: jokoen). Horregatik, eta administrazio atalen kasurako, oro har, Gipuzkoako Aldundiaren bidea txukuna dela deritzot.

 

Beste gai bat da -(r)en ala -(e)ko izan behar duen atzizkiak edo batak nahiz besteak balio duten. Hori beste baterako.

 

Jon

 

 

________________________________

Nork: Patxi Petrirena Alzuguren [mailto:p.petrirena a bildua elhuyar.com] 
Bidaltze-data: lunes, 17 de diciembre de 2012 12:41
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Atalen izenak

 

 

Hirurak ontzat eman beharko ditugu arauaren argitan (http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0111.pdf). Baita bigarrena ere, nahiz horrela esanda hiru elementuak pluralak direla uler daitekeen. Izan ere, arauaren testuan, 4. puntuan, adibide hauxe ageri da.

- Maite ditut eguzki, zeru eta izarrak.

Eta hori baino lehen, arauaren azalpenean, bi aukerak ongi daudela esaten da zenbait adibideri buruz, haien artean direla hauek (bigarrenean bakarrik ageri da hemen interesatzen zaiguna):

- "Zure senarraz eta alabaz" edo "Zure senar eta alabaz"
- "Zure emazteak eta alabek" edo "Zure emazte eta alabek"

Hortik aurrera... Ez dakit denok berdin onartzen ditugun "emazte eta alabek" modukoak, emazte bat den kasuan. Nik neuk... ez ditut hala idazten.




 <http://www.elhuyar.org/irudiak/logoak/logo_hz.gif>    



Patxi Petrirena Alzuguren 
Hizkuntza Zerbitzuak
Elhuyar Fundazioa
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
tel.: 943 363040
www.elhuyar.org <http://www.elhuyar.org/> 

 

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

 

 <http://farm5.static.flickr.com/4132/4836856727_126e6375fb_o.gif>   

Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada. 

 





2012/12/17 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>

Arloa "Jokoa, apustuak eta ikuskizunak" bada, nola litzateke horren Zuzendaritza singularrari eta plurales dagokienez?

 

Jokoaren, Apustuen eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Joko, Apustu eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Joko, Apustu eta Ikuskizun Zuzendaritza

 

Orain arte arloa "Hauteskunde Administrazioa, jokoa eta ikuskizunak" izan da (adi singular-pluralei). Agintaritzaren Aldizkarian "Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza" agertu zen. Hau da, 'Hauteskunde Administrazio(en), Joko(en) eta Ikuskizunen Zuzendaritza' ulertu behar genukeena. Baina 'Hauteskunde Administrazioaren, Jokoaren eta Ikuskizunen Zuzendaritza' izan behar zuen edo, errazago, berrelkarketa gorabehera,  'Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza'.

 

Hau da, aukera hauetatik:

 

1: X-sing., Y-sing.eta Z-pl. Zuzendaritza

2: X-Ø, Y-Ø eta Z-pl. Zuzendaritza

3: X-Ø, Y-Ø eta Z-Ø Zuzendaritza

 

Zein hobetsiko zenukete? Berrelkarketarik ez badago hirugarrena hartuko nuke singular/plural ñabardurak galdu arren. Berrelkarketarekin ere bai, beharbada. Baina bigarren aukera baztertu egingo nuke. Gainera, uste dut Euskaltzaindiak ere nola edo hala gaitzetsi egin duela bigarren aukera, ezta?

 

Jon Agirre

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121217/eaf211e2/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago