[itzul] Heroin addict (eta beste)

GOIKOETXEA GLEZ. DE LANGARIKA, IRATXE goikoetxea_iratxe a bildua eitb.com
Ast, Ots 2, 08:58:40, CET 2012


Hiztegietan jaso gabeko 'drogamenpeko' eta 'drogamenpekotasun' hitzak ere hor daude, bizi-bizi.
Eta bizirik dago 'kamioizale' hitza ere, "camionero" adieran. 
Gogoratu -zale atzizkiak lanbidea adierazten duela hainbat berbatan edo hainbat euskaratan: arrantzale, esnezale, moto-zale (=moto-gidaria, HB) 

Beraz, 'kamioizale' (=kamioilari) aitzakiabakoa da, hainbat hiztunek berez-berez erabiltzen dutena. Horregatik erabiltzen dugu ETBn, baita beste hedabide batzuetan ere. 

Gure amamak esaten zuen Otxandio gauza txarretarako bakarrik aipatzen dela [Oihana Lertxundik lehengoan egindako salaketa, horren adibide :-)], eta inpresio bera daukat nik ETBrekin.

Jakina gauza asko txarto egiten direna (dituguna). Baina egiten diren guztiak ez daude txarto eginda. 

Esaterako, Koldo Biguriri hainbesteko mina ematen ei dion marrazki bizidunetako 'jostagarri' hori... Benetan uste duzu normalagoa dela 'dibertigarri' hitza?


Iratxe



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago