[itzul] Heroin addict (eta beste)
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Ots 2, 10:20:02, CET 2012
Hiztegietan badator. Euskalterm eta Elhuyar 'droga-mendekotasun',
Zehazki "droga mendekotasun" (denek berdin, aukerako marra gorabehera).
Euskaltermek behin dakar "Drogamenpekotasun" Bilboko Udaleko negoziatu
baten izena ei delako. Kasu honetan 'heroinazale' nahiz 'heroina(ren)
mendeko', edozein erabil liteke, eman nahi zaion ikuspegiaren edo
adierazi nahi den intentsitatearen arabera (ez mendekotasun mailaren
arabera, biek adierazten baitute gauza bera, nahiz eta 'heroinazale'k,
gainera, zaletasuna ere adieraz dezakeen testuinguru egokian).
Etimologismoa (hitzen esanahia osagaien baturarena dela pentsatzea)
joera edo uste okerra da, erratutakoa, eta gainera kaltegarria,
hizkuntza mugatu egiten duelako. 'Drogazale' hitzak zaletasuna bakarrik
(edo lehenengo) adierazten duela, 'arrantzale'k arrain zaletasuna
adierazten duela esatea bestekoa da: hain zuzen, 'arrantzale'k ez du
hori esan nahi, ezta bigarren adiera moduan ere (hori 'arrainzale'
litzateke). Eta jarduera edo lanbidea adierazteko '-zale' (eta
mendebalderago '-dun': kamioizale/kamioidun/kamioilari) erabiltzea
ETBren asmakuntza dela ere ez da egia, euskaraz han-hor-hemen
barra-barra erabiltzen dira eta, bata nahiz bestea, '-ari' atzizkiari
ezer kendu barik, jakina.
Joera linguistiko horren kasu esanguratsu bat entzuteko beta izan nuen
orain hogeitaka urte: itzultzaile batek itzultzaile batzar batean
'emakume' hitza, '-ume' atzizkiagatik, gutxiesgarria zela eta horren
ordez 'andere' errespetuzkoa erabili behar genuela aldarrikatu zuen.
Anekdotak.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: GOIKOETXEA GLEZ. DE LANGARIKA, IRATXE
Bidaltze-data: osteguna, 2012.eko otsailak 2 08:59
Nori: 'ItzuL'
Gaia: Re: [itzul] Heroin addict (eta beste)
Hiztegietan jaso gabeko 'drogamenpeko' eta 'drogamenpekotasun' hitzak
ere hor daude, bizi-bizi.
Eta bizirik dago 'kamioizale' hitza ere, "camionero" adieran.
Gogoratu -zale atzizkiak lanbidea adierazten duela hainbat berbatan edo
hainbat euskaratan: arrantzale, esnezale, moto-zale (=moto-gidaria, HB)
Beraz, 'kamioizale' (=kamioilari) aitzakiabakoa da, hainbat hiztunek
berez-berez erabiltzen dutena. Horregatik erabiltzen dugu ETBn, baita
beste hedabide batzuetan ere.
Gure amamak esaten zuen Otxandio gauza txarretarako bakarrik aipatzen
dela [Oihana Lertxundik lehengoan egindako salaketa, horren adibide
:-)], eta inpresio bera daukat nik ETBrekin.
Jakina gauza asko txarto egiten direna (dituguna). Baina egiten diren
guztiak ez daude txarto eginda.
Esaterako, Koldo Biguriri hainbesteko mina ematen ei dion marrazki
bizidunetako 'jostagarri' hori... Benetan uste duzu normalagoa dela
'dibertigarri' hitza?
Iratxe
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago