[itzul] Peligro de arrollamiento
vegiluz a bildua ej-gv.es
vegiluz a bildua ej-gv.es
Or, Ots 10, 12:19:59, CET 2012
Kaixo,
Alfontsorekin guztiz ados.
Itzulpenari berari soilik erreparatu beharrean, mezuari eta hartzaileari ere kasu egin behar zaie eta.
Veronica
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Elhuyar Fundazioa
Bidaltze-data: ostirala, 2012.eko otsailak 10 12:15
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Peligro de arrollamiento
Uste dut ezinbestekoa dela arriskuaren eragilea (trena, tranbia...) zein den jakitea, taxuz itzuliko bada.
<Kontuz! Trena> edo <Erne trenarekin!> modukoak erabil litezke seinale baterako izango balitz, eta trena izango balitz. Hau da, beharbada ez da erdal mezua hitzez hitz itzuli behar.
Hori baino zehatzago behar izanez gero, <Kontuz! Trenaren pasalekua> gisakoak ere erabil litezke.
Garbi dago gaztelaniazko nominalizazioa (arrollamiento) bere horretan ematea (harrapatzea >> trenak harrapatzeko arriskua; trenaren
harrapatze-arriskua) ez dela egokia kartel baterako, gramatikaltasunaz harago, ez baita batere komunikatiboa.
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago