[itzul] Artikulua 2tzuL-en: "Legeen izenez", Patxi Petrirena

Patxi Petrirena petrirena a bildua gmail.com
Ost, Ots 15, 00:09:19, CET 2012


Kaixo. Badakit galdera ez zela zehazki niretzat izango, baina argibide bat
zor dizudala uste dut, Jon. Letra larrien kontua berariaz utzi nuen aipatu
gabe 2tzuL-eko artikuluxkan, gaiaren alderdi "ez hain sintaktiko" bat
delako eta beti katramilatsua gertatzen delako. Hala ere, beharbada gehitu
beharko nioke zerbait.

Ikusten dut, bestalde, oso zabala dela zure galdera (ikastaro, sari...).
Maiuskulei buruz dugun lanik osoena EIMAren estilo-liburuko "Letra larrien
erabilera da" (Alfontso Mujika). Sarean dago:
http://ttiki.com/35056Interesgarria, halaber, Eusko Legebiltzarrak
sarean duen "Idazkera arauak"
orriko "Ortotipografia": http://ttiki.com/35057

Ongi izan.

Patxi

2012/2/9 Jon Arbizu <jarbizu a bildua traducci.com>

> Kaixo, guztioi:
> Ildo horretatik, nola komeni da erabiltzea letra larriak eta xeheak
> (berdin arauekin, ikastaroen izenburuekin, sarien izendapenekin...)?:
> Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzkoa / Nafarroan Etxebizitza
> izateko Eskubideari buruzkoa
> Toki Inbertsioen Planaren Ohiz kanpoko Planari buruzkoa / Toki inbertsioen
> planaren ohiz kanpoko planari buruzkoa / Planari buruzko
> Ehiza eremu babestuetan arautzeari buruzkoa /  Ehiza Eremu Babestuetan
> arautzeari buruzkoaateko
>
> Jon Arbizu
> Traducciones CCI Itzulpenak
> From: "EIZIE" <bulegoa a bildua eizie.org>
> To: <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Monday, January 09, 2012 11:58 AM
> Subject: [itzul] Artikulua 2tzuL-en: "Legeen izenez", Patxi Petrirena
>
>
>
> Posta zerrenda honetan behin baino gehiagotan eztabaidatu/galdetu izan da
> legeak izendatzeko moduaz. Horren haritik, Patxi Petrirena itzultzaileak
> gainbegiratu bat eman nahi izan dio egungo batez besteko erabilerari, eta
> oharren bat edo beste tartekatu 2tzuL blogean argitaratu dugun "Legeen
> izenez" artikuluan.
>
> http://www.eizie.org/2tzul/**legeen-izenez-eta-parteez<http://www.eizie.org/2tzul/legeen-izenez-eta-parteez>
>
> Mila
>
>
>
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago