[itzul] BAT artikulu indeterminatuaren aldeko galderak
Aristegieta, Xabier
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ast, Ots 16, 13:49:11, CET 2012
Xabier, jentilizioei buruzko Wikipediako arau horri, zuk "oso-oso egoki" deritzozunari, nik ez diot hain egoki irizten, jentilizio horiek izenaren eskuinaldean ere joan baitaitezke: beraz, arau "oso-oso egoki" horrek zilegizko erabilera bat debekatzen du, eta, zenbait kasutan, erabilera zabalduenaren aurka ere badoala iruditzen zait.
Patxi Petrirenak berriki argitaraturiko liburuan, "Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak" izenekoan, jentilizioa eskuinaldean ere joan daitekeela erakusten da (ikus 157. orrialdea).
Agur bero bat.
Xabier Aristegieta
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)
Enviado el: jueves, 16 de febrero de 2012 13:29
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] BAT artikulu indeterminatuaren aldeko galderak
Euskal Wikipedian sortu nuen lehenengo artikuluetako bat «Oliba olio»
izan zen, eta orduz geroztik --2010eko martxoaz geroztik-- honela hasten da:
«Oliba olioa landare olio bat da, [...]»
Oraingoxe bertsioan, hau da lehendabiziko esaldi osoa:
«Oliba olioa landare olio bat da, batik bat sukaldaritzan erabilia,
olibondoaren fruitutik —hau da, olibatik— ateratzen dena.»
(https://eu.wikipedia.org/wiki/Oliba_olio)
Ez nabil, beraz, «bat» guztien sorgin ehizean. Eskertzekoa da Koldok
piztu duen eztabaida, eta zer pentsatua eman beharko lioke «bat»
sistematikoki kentzen dabilenari.
Wikipediaz den bezainbatean, nahiz eta ni beharrezko «bat» guztiak
jartzearen aldeko izan (alferrikakorik ipini gabe, hala ere), kontuan
izan behar da Wikipedian erabakiak wikilarien arteko adostasuna bilatuz
hartzen direla. Beraz, hizkuntzaren gramatikan hain trebe ez diren
wikilariak ere konbentzitu behar dira; gehien parte hartzen dutenetatik
gehienak, behintzat, bat etorri behar dira, Wikipedian irizpide bat arau
bihurtzeko.
Jentilizioekin, adibidez, eztabaida luzearen ondoren, lortu genuen nire
iritzira oso-oso egokia den irizpide bat ezartzea:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Jentilizioen_ordena
Gure gaira itzulita, oraingoz, Wikipediako irizpidea da artikulu
hasierak honela izatea:
«Urlia (Obaba, 1900 - 1999) berendialaria da / izan zen.»
«Harako hura hau eta bestea da / zen.»
Irizpide hori aldatzeko, hortaz, wikilariei proposamen zehatza egin
behar zaie, orain artekoa nabarmen hobetuko duena; bestela ez baitu
zentzurik aldatzen ibiltzeak.
Kontuan izan behar da, bestalde, euskal Wikipedia ez dela bakarra,
ondoan dituela ingeles Wikipedia, frantses Wikipedia, aleman Wikipedia,
gaztelania Wikipedia, italiera Wikipedia eta abar. Eta wikilariok
askotan hizkuntza batean baino gehiagotan begiratzen diogula artikulu
berari. Beraz, Wikipedia guztietan hasierako definizio horretan
informazioa modu beretsuan ematea komeni da. Adibide bat:
Francis Xavier, born Francisco de Jasso y Azpilicueta (7 April 1506 – 3
December 1552) was a pioneering Roman Catholic missionary born in the
Kingdom of Navarre (currently Spain) and co-founder of the Society of Jesus.
Saint François Xavier (en espagnol Francisco de Javier, en basque
Frantzisko Xabierkoa), nom de naissance Francisco de Jasso y
Azpilicueta, né le 7 avril 1506 à Javier, près de Pampelune en Navarre
et décédé le 3 décembre 1552 sur l'île de Sancian, au large de Canton en
Chine, est un missionnaire jésuite basque navarrais.
Francisco de Xavier (auch Francisco de Gassu y Javier, Francisco de
Jassu y Azpilcueta; * 7. April 1506 in Castillo de Javier bei Sangüesa,
Spanien; † 3. Dezember 1552 auf der Insel Shangchuan Dao bei Kanton in
China), im deutschsprachigen Raum bekannt als der heilige Franz Xaver,
war einer der Wegbereiter christlicher Mission in Asien und Mitbegründer
der Gesellschaft Jesu.
Francisco de Jasso Azpilcueta Atondo y Aznares de Javier, más conocido
como Francisco de Javier o Francés de Jasso (* 7 de abril de 1506 –† 3
de diciembre de 1552) fue un religioso y misionero navarro de la
Compañía de Jesús nacido en el Castillo de Javier de la villa homónima y
fallecido en la isla de Sanchón (China).
San Francesco Saverio (Francisco de Javier y Jaso; Javier, 7 aprile 1506
– isola di Sancian, 3 dicembre 1552) è stato un gesuita e missionario
spagnolo, proclamato santo nel 1622 da papa Gregorio XV; il suo culto è
ammesso anche dalla Chiesa anglicana.
Ikusten duzuenez, erdal Wikipedia horietan guztietan ere, euskal
Wikipedian bezalaxe, jarria dute aditza. Aditza orainaldian baldin
badago («da») pertsona hori bizirik dagoela edo izaki hori orain ere
badela adierazten da; lehenaldian badago, hil zela edo galdu zela.
Wikipedia guztien arteko konbentzioa da.
Gainerako wikilarien izenean, eskerrik asko Alfontsori loreengatik (hire
aholku burutsuak ez dituk alferrikakoak izan, eta honetatik ere saiatuko
nauk hobekuntzaren bat adosten), eta wikigintza on guztioi.
Xabier
----------
Xabier Armendaritz
wikilaria
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago