[itzul] PPko gobernua ala PPren gobernua

Patxi Petrirena petrirena a bildua gmail.com
Al, Ots 20, 10:32:06, CET 2012


Harritzekoa litzateke Berrian eztabaida sortzea eta hemen ez, ezta?

Nafarroako  Gobernua "UPNren Gobernua" delakoan nago ni ere, baina hau ere
esan nezake: "ez da osotara UPNkoa, PSNko kide bat duen aldetik". Beraz,
"UPNko Gobernua" adierari ere hartzen diot zentzua.

Madrilgoa "PPko Gobernua" dela esatea ere ez dut desegoki ikusten (nahiz,
Nafarroakoaz esan dudanarekin, bistan denez, ontzat ematen dudan "PPren
Gobernua" ere).

Alkateen kasuan, uste dut denok hartzen ditugula "-ko alkate"tzat, hala
lekuaren adieran nola filiazioaren adieran: "Donostiako alkatea", "Bilduko
alkatea". Ez da hala?

Eta galdera nola egiten dugu? Zer udal du Donostiak?; "zer alderdirena" ala
"zer alderditakoa"? Nik bigarrena esango nuke.

Segituko dugu, beharbada.

Patxi


On 20 February 2012 09:35, Elhuyar Fundazioa <elhuyar a bildua gmail.com> wrote:

> Nork du Gobernua? -> Norena da Gobernua? PPrena -> PPren gobernua
> Udalak noren mende daude? EAJren mende -> EAJren udalak
>
> Ez gutxitan gertatzen dira kontzeptualizazio-aukerak, eta hortik KO/-EN
> zalantza (ikastola zuzentzen duena <ikastolaren zuzendaria> da, baina
> <ikastolako zuzendaria> ere normal-normala da).
>
> Horregatik, NOREN ikusmolde "normalarekin" batera, pentsa genezake "beste"
> ikusmolde bat ere izan litekeela, -KO aukera zilegi egingo lukeena. Azter
> ditzagun NONGO eta NOLAKO aukerak:
>
> -NONGO aukerak ez dut uste hemen onargarria denik.
>
> - NOLAKO edo ZER SAILETAKO aukeran bila liteke, beharbada, justifikazioren
> bat -KO aukerarako.
> <Nolako gobernuak dira? Zer sailetako gobernuak dira?>
>
> Horrelako galderei, normalean, adjektiboz eman ohi zaie erantzuna: <gobernu
> liberalak, gobernu sozialistak...> Balizko sailkapen batean, onargarria
> izan liteke, beharbada, honelako zerbait, non berezko eta jatorrizko
> genitiboa "ahaztu" egiten baita: <bi gobernu-mota daude: EAJkoak eta
> PPkoak>.
> Hala ere, kontzeptualizazio hori ez dut uste ohikoa denik. Niri, behintzat,
> behartua iruditzen zait.
>
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
> 2012/2/20 Arana, Ander <andera a bildua parlamento-navarra.es>
>
> > Nafarroako Parlamentuan ere "UPNren Gobernua" esaten dugu.
> >
> > Ondo izan,
> > Ander A.
> >
> > -----Mensaje original-----
> > De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> > nombre de Irene Arrarats
> > Enviado el: lunes, 20 de febrero de 2012 9:00
> > Para: itzul a bildua postaria.com
> > Asunto: [itzul] PPko gobernua ala PPren gobernua
> >
> > Egun on guztioi:
> >
> > BERRIAn eztabaida bat dugu, eta ados jarri ezinik gabiltza. Hauxe da
> > kontua: EAJk agintzen duen udalak zer dira, 'EAJren udalak' ala 'EAJko
> > udalak'? Edo, beste adibide bat jarrita, Espainiako Gobernua zer da,
> 'PPren
> > gobernua' ala 'PPko gobernua'? Edo bi formak dira egokiak?
> >
> > Eskerrik asko!
> >
> > Irene Arrarats
> >
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago