[itzul] PPko gobernua ala PPren gobernua

karlos del_olmo karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Al, Ots 20, 10:53:52, CET 2012


>Eta galdera nola egiten dugu? Zer udal du Donostiak?; "zer alderdirena"
ala "zer alderditakoa"? Nik bigarrena esango nuke.

Baina galderak, bizitzan eta hizkuntzan, ez dira bi bakarrik, denon zorion
txarrerako: "Zein alderdik/zinegotzik osatzen du gobernua?" ere itauntzea
zilegi zaigunez gero, "Bilduk eratutako gobernua" berridaztea "Bilduren
Gobernua" ez da disparate handiegia, ezta?, "nik erositako autoa", "nire
autoa den" (?) moduan. Eta erakundeetan zinegotziek eratzen dute gobernua,
eta aginpidea haiena da (legeak mugatzen duenaren arabera). Baina, denok
ondo dakigun moduan "etxeko paperak" ez dira "etxearen paperak", eta
"Bilduko gobernua (hemen letra txikia nahita jarri dut)" markatutzat
ulertzen dugu batzuek (Bildu barruko gobernua izan daitekeen neurrian).
Baina, egia esan, jakintsu batek behin esan legez, "jabe biko etxea"
euskara ona da... Jarraituko dugu?



Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943483474



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago