[itzul] PPko gobernua ala PPren gobernua

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Al, Ots 20, 11:55:07, CET 2012


Nire ustez, analogia tronpagarriek eraginak dira -KO ustel edo
badaezpadako asko:

PPko (alderdi horretako) gobernatzaileak
*PPko (*alderdi horretako) gobernua

Izatekotan, "PPkoen gobernua" izango da.

Normala, nik uste, "gobernu"rekin, zer gobernatzen den inplizituki
garbi egonik, "gobernatu"rekin NORK (gobernatu) argumentua
litzatekeena izenarekin NORENek adieraztea da, eta ez dut ikusten
besteak zer leku lukeen KASU HORRETAN.

Aipatu dudan artikuluan, aztertu nituen zalantza handiagoa eragiten
duten kasu batzuk, hala nola "mapa" hitzarekin lotuak.

Oso ondo deritzot eztabaidari, baina bi alde ditu, gutxienez, bereizi
beharrekoak: kasu zehatz horri dagokiona, eta -KO/-EN bereizkuntzari
oro har dagokiona. Eta bigarren aldeak baldintzatzen du, garbi,
lehenari buruzko iritzia.

Nire iritziz, esan bezala, nola edo halako KOKAPENA (fisikoa zein
abstraktu edo irudizkoa) behar da halakoetan -KO atzizkia
justifikatuko bada.


Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012-02-20):
> Harritzekoa litzateke Berrian eztabaida sortzea eta hemen ez, ezta?
>
> Nafarroako  Gobernua "UPNren Gobernua" delakoan nago ni ere, baina hau ere
> esan nezake: "ez da osotara UPNkoa, PSNko kide bat duen aldetik". Beraz,
> "UPNko Gobernua" adierari ere hartzen diot zentzua.
>
> Madrilgoa "PPko Gobernua" dela esatea ere ez dut desegoki ikusten (nahiz,
> Nafarroakoaz esan dudanarekin, bistan denez, ontzat ematen dudan "PPren
> Gobernua" ere).
>
> Alkateen kasuan, uste dut denok hartzen ditugula "-ko alkate"tzat, hala
> lekuaren adieran nola filiazioaren adieran: "Donostiako alkatea", "Bilduko
> alkatea". Ez da hala?
>
> Eta galdera nola egiten dugu? Zer udal du Donostiak?; "zer alderdirena" ala
> "zer alderditakoa"? Nik bigarrena esango nuke.
>
> Segituko dugu, beharbada.
>
> Patxi
>
>
> On 20 February 2012 09:35, Elhuyar Fundazioa <elhuyar a bildua gmail.com> wrote:
>
>> Nork du Gobernua? -> Norena da Gobernua? PPrena -> PPren gobernua
>> Udalak noren mende daude? EAJren mende -> EAJren udalak
>>
>> Ez gutxitan gertatzen dira kontzeptualizazio-aukerak, eta hortik KO/-EN
>> zalantza (ikastola zuzentzen duena <ikastolaren zuzendaria> da, baina
>> <ikastolako zuzendaria> ere normal-normala da).
>>
>> Horregatik, NOREN ikusmolde "normalarekin" batera, pentsa genezake "beste"
>> ikusmolde bat ere izan litekeela, -KO aukera zilegi egingo lukeena. Azter
>> ditzagun NONGO eta NOLAKO aukerak:
>>
>> -NONGO aukerak ez dut uste hemen onargarria denik.
>>
>> - NOLAKO edo ZER SAILETAKO aukeran bila liteke, beharbada, justifikazioren
>> bat -KO aukerarako.
>> <Nolako gobernuak dira? Zer sailetako gobernuak dira?>
>>
>> Horrelako galderei, normalean, adjektiboz eman ohi zaie erantzuna:
>> <gobernu
>> liberalak, gobernu sozialistak...> Balizko sailkapen batean, onargarria
>> izan liteke, beharbada, honelako zerbait, non berezko eta jatorrizko
>> genitiboa "ahaztu" egiten baita: <bi gobernu-mota daude: EAJkoak eta
>> PPkoak>.
>> Hala ere, kontzeptualizazio hori ez dut uste ohikoa denik. Niri,
>> behintzat,
>> behartua iruditzen zait.
>>
>> Alfontso Mujika
>> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>>
>> 2012/2/20 Arana, Ander <andera a bildua parlamento-navarra.es>
>>
>> > Nafarroako Parlamentuan ere "UPNren Gobernua" esaten dugu.
>> >
>> > Ondo izan,
>> > Ander A.
>> >
>> > -----Mensaje original-----
>> > De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
>> > nombre de Irene Arrarats
>> > Enviado el: lunes, 20 de febrero de 2012 9:00
>> > Para: itzul a bildua postaria.com
>> > Asunto: [itzul] PPko gobernua ala PPren gobernua
>> >
>> > Egun on guztioi:
>> >
>> > BERRIAn eztabaida bat dugu, eta ados jarri ezinik gabiltza. Hauxe da
>> > kontua: EAJk agintzen duen udalak zer dira, 'EAJren udalak' ala 'EAJko
>> > udalak'? Edo, beste adibide bat jarrita, Espainiako Gobernua zer da,
>> 'PPren
>> > gobernua' ala 'PPko gobernua'? Edo bi formak dira egokiak?
>> >
>> > Eskerrik asko!
>> >
>> > Irene Arrarats
>> >
>>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago