[itzul] -enetariko

Mikel Haranburu musdeh a bildua terra.es
As, Ots 28, 19:51:38, CET 2012


Ahaztu gabe, -etariko partitibo batez eraturik dagoela. 1909ko almanakan 
bada honelako adibiderik:

Prezio onenetarik.
Merkeenetarik hasirik (kharioenetarainekoak) !!
Kafe erre hoberenetarik
Janari-onkailu guzitarik
Eskuko gauza guziak hoberenetarik ditu

Esan nahi dut partitiboa bazela lehen zerbait..., orain bakanetan 
aditzen dugu "jenderik gutxi" eta "ogirik asko", eta -(eta)rik horri, 
nola ez, -ko erantsi zaio betiko.

Eskerrik asko (hau behintzat, arkaismotzat jo behar ez badugu...)

Mikel Haranburu

ar., 2012.eko otsren 28a 13:02(e)an, Bittor Hidalgo(e)k idatzi zuen:
> Interes berezia izan dut kontuan beste kontu batzuengatik ere, eta erantzun
> edo adibideen eztabaida luzexka hau prestatu. Eskertuko nizueke zeinahi
> iruzkin ere, areago, oker baldin banabilke. Ondo izan. Bittor
>
> Arazo desberdinak ikusten ditut nik aipatzen duzun kontuan, esaldien
> arabera. Ea nola azaltzen dudan:
>
> 1. Aipatzen duzun lehen esaldiak "Lurralde Historikoko zirkulazio
> gehienetariko egunkari batean", ez du zuzena ematen gramatikalki.
> • [izen multzoa + -(e)TARIKO / -(e)TATIKO -(e)TARIK / -(e)TATIK / -(e)TAKO /
> -(e)TAN / + batean -edo besterik-] itxurako egituretan, lehen izen multzo
> horrek PLURALA behar du izan, edo erreferentzia plurala eduki.
> Eta esaldi horretan, badirudi erreferentzi plurala EGUNKARIAK liratekeela,
> eta ez *ZIRKULAZIOAK. Ez da aipatu nahi *ZIRKULAZIOEN ARTEKO ZEIN EGUNKARI,
> baizik eta (moduzko edo) izenlagun arrunta litzatekeen NOLAKO ZIRKULAZIOA
> DUEN EGUNKARIA (antzeko jasotzen du uste dut Juan Garziak bere erantzunean).
> Horregatik, ez legokioke aipaturiko -(e)TARIKO … itxurako hondarki pluralik,
> baizik eta singularreko -(e)KO atzizki arrunta: ZIRKULAZIO HANDIENEKO
> EGUNKARI BATEAN / ZIRKULAZIO HANDIKO EGUNKARI BATEAN egingo genukeen moduan.
> Beste eztabaida bat da kasuan ZIRKULAZIO itxurako izen arrunki “ez
> kontagarri” edo batean, egokiago litzatekeen HANDI itxurako adjektiboa
> erabiltzea, edota ohikoa den GEHIEN itxurako zenbatzailea erabiltzea.
>
> 2. Noski, zuk ipiniko zenukeen "egunkari zabalduenetariko batean" ezin hobea
> da. Izan ere hor EGUNKARIAK edo EGUNKARI ZABALDUENAK dira erreferentzia
> plurala, eta horien arteko bat aipatzen da. Tradizioan ezin arruntagoak
> diren legean, zurea bezala:
> • egunkari zabalduenETARIKO BATEAN
> • egunkari zabalduenETARIK BATEAN
> • egunkari zabalduenETATIKO BATEAN
> • egunkari zabalduenETATIK BATEAN
> • egunkari zabalduenETAKO BATEAN (baina kurioski, honek dirudi berriena gure
> tradizioan, nahiz euskara batuarekin oso zabaldua; erdialdeko euskalkian
> garatua, alboetan -TARIKO itxurakoak bizirik jarraitu duten bitartean; baina
> ikerketa sakondu egin beharko nuke …)
> • egunkari zabalduenETAN BATEAN
> • egunkari zabalduenEN ARTEKO BATEAN …
>
> Nolanahi, adibidean tartekaturiko -EN atzizki superlatiboak nahasi egin
> lezake ikuspegia, ze egitura berez bera da adjektibo soilarekin erabilia
> ere:
> • egunkari handiETARIKO BATEAN
> • egunkari handiETARIK BATEAN
> • egunkari handiETATIKO BATEAN
> • egunkari handiETATIK BATEAN
> • egunkari handiETAKO BATEAN
> • egunkari handiETAN BATEAN
> • egunkari handiEN ARTEKO BATEAN …
>
> Edota erakusle arrunt batekin:
> • egunkari hauETARIKO BATEAN
> • egunkari hauETARIK BATEAN
> • egunkari hauETATIKO BATEAN
> • egunkari hauETATIK BATEAN
> • egunkari hauETAKO BATEAN
> • egunkari hauETAN BATEAN
> • egunkari hauEN ARTEKO BATEAN …
>
>
> 3. Zalantza agertzen duzu “ea -enetariko horren ostean izenik joan
> daitekeen”, eta ez zaizula iruditzen diozu, agian abiadako adibidearen
> trakestasunetik abiatuta edo.
> Kontua da -KO hondarkia hartzen duten egiturak behintzat, azken finean ez
> direla, izen ardatzaren eskuinetik, ondoretik emaniko izenlagunak baino, eta
> oso arruntak direla ere (ez nuke jakin esaten zein arruntago) izen
> ardatzaren aurretik emanak ere:
> • zabalduenETARIKO egunkari BATEAN
> • zabalduenETATIKO egunkari BATEAN
> • zabalduenETAKO egunkari BATEAN
> • zabalduenEN ARTEKO egunkari BATEAN …
>
> Ez naiz ibili halakoen bila salbu-eta -ETARIKO… itxurako egiturak aditz
> jokatuekin agertzen direnetan, eta noski badira halakoak ere tartean:
> • Baña orduan be, oi ebanetariko amarru bat otu yakon, eta garraxi egiñez,
> ba-diñotse neskamiai:  —Geldi or! (Otxolua)
> • Lurrari gozaro mun-egin ete eutsan aldetu eutsen, an inguruan gertatu
> ziranetariko gazte mustur erre batek zitalkiro barre algaraka ziarduala.
> (Erkiaga)
>
> Edo erakuslearekin edo adjektibo soilarekin ere (nahiz hau soilean bitxiago
> iruditu):
> • hauETARIKO egunkari BATEAN
> • hauETATIKO egunkari BATEAN
> • hauETAKO egunkari BATEAN
> • hauEN ARTEKO egunkari BATEAN …
> -------------
> • handiETAKO egunkari BATEAN
> • handiEN ARTEKO egunkari BATEAN …
> • handiETARIKO egunkari BATEAN
> • handiETATIKO egunkari BATEAN…
>
> 4. Amaierako adibideen artean ere bada desberdintasunik. Lehen adibidea ezin
> hobea bere erreferentzia pluralean:
> * "Bilbok munduko enpresa handienetariko 5.000 zuzendari baino gehiago
> hartuko ditu datorren urtean"
> Zuk lasai ipiniko zenukeen “egunkari zabalduenetariko batean” hartan
> bezalatsu. Ze, zuk BATEAN singularra erabiltzen duzun gisa sintagma
> determinatzeko, plurala erabiliko bagenu (EGUNKARI ZABALDUENETARIKO
> BATZUETAN), seguru asko errazago ikusiko genuke (nahiz berez singularrean
> ere posible izan):
> • EGUNKARI ZABALDUENETA(RI)KO… IRAGARKI BATZUETAN
> • EGUNKARI ZABALDUENETA(RI)KO… IRAGARKIETAN
> • EGUNKARI ZABALDUENETA(RI)KO EGOITZA BATZUETAN
> • EGUNKARI ZABALDUENETA(RI)KO EGOITZETAN
>
> Jasotzen dituzun beste bi adibideek berriz desberdin dirudite:
> • *"Denboraldian zehar 18 urte baino gehiagoko pilotu baten heldutasuna
> erakutsi zuen eta kirol horretako talenturik handienetariko gaztearen ospea
> irabazi zuen"
> • *"Agirre karisma gehienetariko aitzindaria izan zen"
>
> Bietan ere bietan, hala TALENTU nola KARISMA horiek ez dirudi erreferentzia
> PLURALA dutenik, baizik eta berriro (1ean bezala, eta Juan Garziak ere
> aipatu bezala) moduko izenlagun eskuinetikoen itxura, berez -(e)KO atzizki
> soila hartuko luketenak:
> • talenturik handieneko gaztea (cf. talentu handiko gaztea)
> • karisma handieneko aitzindari (cf. karisma handiko aitzindari), edo
> adibidearen harian:
> • karisma gehieneko aitzindari (<-- karisma gehiena duen aitzindari)
>
>
> Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
> ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
> ===========================
> Bittor Hidalgo Eizagirre
> Gaztelu kalea, 25, 4.A
> 20013 Donostia (Gipuzkoa)
> Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
> Tfnoak: 943326855 // 655728290
> posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
> ===========================
>
> -----Original Message-----
> From: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] On
> Behalf Of Koldo Biguri
> Sent: Monday, February 27, 2012 11:27 AM
> To: ItzuL
> Subject: [itzul] -enetariko
>
> Kaixo:
>
> Ikusten hasita nago honelako erabilera nire ustez okerrak, baina jakin nahi
> nuke zuek nola ikusten dituzuen:
>
> "Lurralde Historikoko zirkulazio gehienetariko egunkari batean"
>
> Nik behintzat "egunkari zabalduenetariko batean" ipiniko nuke, baina dudan
> zalantza da ea -enetariko horren ostean izenik joan daitekeen, nire ustez
> ez. Berdin iruditzen zaizue? Adibiderik ez baita falta sarean:
>
> * "Bilbok munduko enpresa handienetariko 5.000 zuzendari baino gehiago
> hartuko ditu datorren urtean"
> * "Denboraldian zehar 18 urte baino gehiagoko pilotu baten heldutasuna
> erakutsi zuen eta kirol horretako talenturik handienetariko gaztearen ospea
> irabazi zuen"
> * "Agirre karisma gehienetariko aitzindaria izan zen"
>
>
>
> Koldo Biguri
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago