[itzul] itzulgailu abangoardiazkoa
Igor Odriozola Sustaeta
igorodriozolasustaeta a bildua gmail.com
Ost, Ots 29, 13:17:16, CET 2012
Kaixo denoi:
Ez dut nik itzultzaile automatikoaren kalitatea zalantzan jarriko, bai
Juanek, bai Koldok, oso itzulgai zailak jarri dizkiote eta (poesia
itzultzea lan nekeza da, baita automatikoki egiten ez denean ere).
Nire zalantza, hala ere, beste bat da: itzulpen-hizkuntzen arteko
norabidea. Zergatik eman zaio lehentasuna ES => EU norabideari? Ez
litzateke hobe alderantzizkoa sustatzea lehendabizi? Izan ere,
garrantzitsuagoa iruditzen zait euskaldun ez denak euskarazko testuak
ulertu ahal izatea, euskarazko testuak eurak sortzen laguntzeko tresna bat
garatzea baino.
Horrekin, seguruenik, beste zenbaitetan gertatu izan dena bultzatuko dute;
alegia, erakunde batek baino gehiagok, itzultzaileak kontratatu beharrean,
automatikoki egingo dituztela itzulpenak, zuzenak eta egokiak direlakoan
(beharbada bai, hori ere ikusi egin beharko da....).
Ez zaizue iruditzen?
Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2012eko otsren 29a 12:55):
> Jaso berri dut EIZIEtik gaztelania-euskara itzulgailu berriaren
> albistea eta esteka.
>
> Aproba egiteko, lehenengo bururatu zaidan esaldia idatzi dut, eta hona
> emaitza, itzulpenaren historia irauli ez dakit, baina, alafede!,
> euskal literatura batere nekerik gabe harrigarriro mejoratzeko bide
> ezin aproposagoa urratuz (zeuek asmatu jatorrizkoa):
>
> Zure balkoiko enara ilunek habiak itzuliko dituzte zintzilikatzeko.
>
--
-----------------------------------------
*Igor Odriozola Sustaeta*
Tel: +34 655 720 396
48003, Bilbo
Euskal Herria
-----------------------------------------
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago