[itzul] itzulgailu abangoardiazkoa

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Or, Mar 2, 11:38:31, CET 2012


Tira. Adostasun osoagora iristeko borondatetsu, Jon:

-Ken dezadan "kanpaina" hitza, gauza antolatuagoa eta gidatuagoa
iradokitzen baitu. Zaparrada akritikoaz ari nintzen, "autobusak goiz
eta berandu" errepertorio zahar eta guzti.

-Ahaztu edo ezikusi egin diezaiodan, hortik ere ez trabatzeko, zure
"bere burua zuritu nahi" horren inguruko gaitzespen "akaso"zkoa. Ez
baitakit zer dagoen zuritzeko.

-Nabarmendu dezadan, oharkabean pasa ez dadin, nire mezutik zuk aipatu
duzun zatitxoko "nahitaez" hitza.

Tresna tresnatzat har dezagun, bada, beste halako eta bestelako
guztiekin batera, eta beude kritikak, bai teknikoak eta bai politikoak
ere (ahal dela, bakoitza bere lekuan). Ez litzateke urrats makala,
izan ere, modu bateko eta besteko kritikak bereizten saiatuko bagina
guztiok ere (hasteko, lehenago, kritikak purrustadetatik).

Eta hobe kritikarik zorrotzena ere, beldurrik gabe eta nork bere
estiloan, errespetu apur batekin egiten saiatuko bagina, tirabirak
tirabira. Badakit printzipio funtsezko horretan ere bat gatozela, eta
naiz --garbi gera bedi-- zutaz ari hori esatean.

Segi bizkor.







jon-agirre a bildua ej-gv.es<jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2012-03-01):
> Juanek:
>
> << -Itzulgailua Jaurlaritzak (Jaurlaritza honek, alegia) plazaratu izanak ez
> du nahitaez txarragotzen produktua beste halakoekiko. Badakit hori zaila
> dela ulertzen batzuentzat, eta gogorra askorentzat, baina horratx.>>
>
> Gainerako guztian nator bat, baina horretan badago zeresanik asko, eta, nik
> behintzat, omen* dagoen kanpaina horren kanpotik esango dut esan beharrekoa.
> (*Nork diotsu kanpaina dagoela? Bere burua zuritu nahi duenak, akaso?).
>
> Aurreko Jaurlaritzek hurbiletik jarraitu izan dute euskarazko itzulpen
> automatikoaren bilakaera aspaldi-aspaldidanik. Leku batean eta ikergune
> batean baino gehiagotan, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpora eta
> printzipio eta teknika ezberdinetan oinarritutako tramankuluak aztertuta.
> Probetan zebiltzanak ez ziren behar bezain balekoak eta aurreko Jaurlaritzek
> ez zuten diru karurik xahutu artean emaitza kaxkartxoa ematen zuten
> itzulgailu automatikoetan, hurbiletik begiratzen jarraitu bazuten ere.
>
> Orain teknika hobeek edo teknikariek hobeto garatuko zuten itzulgailua. Ez
> da meritu teknika aurreratuagoa izatea: gaur egun ohituta gaude aurrerapen
> etengabera, berezkoa dela esango nuke. Beraz, abangoardiazko hau aztertu
> gabe, egintzat ematen dut, eztabaida gabe, hobea dela. Baina koska ez da
> hobea den, behar bezain ona (balekoa) den baino, diru publikoa horretan
> eralgitzeko.
>
> Batez ere, eta orain Jaurlaritza honetara bueltatzen naiz, Jaurlaritza honen
> (honetako batzuen) intentzioak eta (Jaurlaritza honetako beste batzuen)
> tentazioak zein diren eta zein izan daitezkeen ikusita. Aurrekariak daude:
> Espainiako ministerioen webguneak kasurako (ikusi Itzulen bertan, orain urte
> batzuk). Ez nabil ezer asmatzen ez iragartzen. Lehengo lepotik burua
> daukanak itzulgailu automatikoaren emaitza azken produktutzat utziko du
> lasai asko; askoz lasaiago Jaurlaritza honen helburuak exogenoak izanda,
> eta, banako salbuespenen bat gorabehera, euskararekiko duen atxikimendua
> hutsaren hurrengoa dela ikusita.
>
> Beraz, itzulgailua Jaurlaritza honetakoak ez diren teknikariek egin dute
> (eta orain arte ez dut ezer txarrik esan itzulgailuaz, besteak beste aztertu
> ez dudalako, baina argi daukat iraganekoak baino hobea eta etorkizunekoak
> baino txarragoa dela). Jaurlaritza honek ordaindu egin du, "plazaratu",
> diozun bezala. Hortxe dago zer kritikatua, zer asmorekin, nola erabiltzeko
> eta abar. Denbora gutxi beharko dugu, ez itzulgailuaren, baizik eta horren
> erabilera arinkeriazkoaren ondorio txarrak ikusteko.
>
> Jon
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
> izenean: Juan Garzia Garmendia
> Bidaltze-data: osteguna, 2012.eko martxoak 1 10:07
> Nori: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] itzulgailu abangoardiazkoa
>
> Esan didatenez (ez naiz ibiltzen oso erne), kanpaina moduko bat zertu
> da itzultzaile automatiko berriaren aurka. Ironia fina bakarrik ez,
> baizik eta umore arrunta bera ere zer den ez dakien hainbeste jende
> dabilenez, aurreko nire mezu horrenak argitu nahi ditut, badaezpada:
>
> -Bai: eszeptikoa naiz itzulpen automatikoaren dohainez. Eta ez: ez
> naiz beldur horrek langabezia eragingo ote duen gure sektorean.
> -Tresna aurkeztu dutenek guztiz garbi utzi dute (gogozko
> gor-itsuentzat izan ezik) zer den eta, batez ere, zer ez den. Hori
> kontuan hartzen ez duen kritika, hala esaterik badago, akritikoa da.
> -Itzulgailua Jaurlaritzak (Jaurlaritza honek, alegia) plazaratu izanak
> ez du nahitaez txarragotzen produktua beste halakoekiko. Badakit hori
> zaila dela ulertzen batzuentzat, eta gogorra askorentzat, baina
> horratx.
> -Nire jolasak ez zuen izan nahi (esan beharra ere!), ez kritika, ez
> inolako testa ere. Esan bezala, lehenik bururatu zitzaidana idatzi
> nuen. Poesia eta hiperbatonez josia izateak garbi uzten zuen, niretzat
> (eta, uste noski ustelez, edonorentzat), jolasa besterik ez zela.
>
> Jolas horrek, ordea, eman zuen emaitza eman zuen (benetako proba bat
> egiteko nago oraindik, testu normaltxo batekin). Horregatik,  esaldi
> bisionario horixe zen (hortik "abangoardiazko") zuenganatu nuen horren
> mamia. Beraz, txantxatik adina zuen nire horrek lilura txunditutik.
>
> Juankruz Igerabide idazle, lankide eta hala ere adiskideari erakutsi
> nionean, lehenik, otu zitzaigun, faszinaturik, liburu bat osa
> zitekeela halako esaldiz, eta (esplikaziorik gabe noski) horrekin
> astindu eder bat eman euskal poesiaren ur geldiei, baina, adinak
> alfertuxe baikaitu halakoetarako, esaldia ITZULen partekatzea hobe
> zela pentsatu genuen. Horratx berriro; ahaztu ingurabarrak, eta
> historiatxoan murgildu (ez al da Monterrosoren ospetsu hori baino
> zerago?):
>
> Zure balkoiko enara ilunek
> habiak itzuliko dituzte
> zintzilikatzeko.
>
> Tira. Carmen Parisek "Jotera lo serás tú" txotis-rantxera bikainean
> dioen moduan (itzulgailutik pasa, nahi baduzue, baina diskoa entzutea
> hobe):
>
> Si noháy sen-sí-bilidád
> para captar el sustrato
> del mensaje musikaaal...
> pues dedícateaescuchár
> lo que siempre teha gustado
> para que no suuufras más.
>
>
>> El 29/02/2012 12:55, Juan Garzia Garmendia escribió:
>>
>>>
>>> Aproba egiteko, lehenengo bururatu zaidan esaldia idatzi dut, eta hona
>>> emaitza, itzulpenaren historia irauli ez dakit, baina, alafede!,
>>> euskal literatura batere nekerik gabe harrigarriro mejoratzeko bide
>>> ezin aproposagoa urratuz (zeuek asmatu jatorrizkoa):
>>>
>>> Zure balkoiko enara ilunek habiak itzuliko dituzte zintzilikatzeko.
>>>
>>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago