[itzul] BEZ

BECERRA ITURGAITZ, Juan Mari jmbecerra a bildua gipuzkoa.net
Ast, Mar 15, 12:18:31, CET 2012


	Kaixo Alfontso. Bi ohar baino ez:

	- Batetik, Aldundiko itzultzaileok ez ditugu boletinak itzultzen, ez da hori gure berariazko zeregina. Besteak beste, araudia itzuli beharra egokitzen zaigu, dela zergena dela beste arlo batzuena, geroago boletinean argitaratzeko. Horrek ez du esan nahi boletineko itzultzaileak garenik, horrelako figurarik ez baita existitzen.

	- Ohar hori eginda, ados etorri behar dut zurekin. Komeni da ikuspegia zabaltzea eta beste leku batzuetan nola jokatzen den erreparatzea, are gehiago gaia araututa dagoenean: gaztelaniaren kasuan, auzia RAEk arautu duela diozu, eta Europar Batasunean ere antzeko zerbait egin omen dute. Oso ondo iruditzen zait hori. Baina, nire ustez, kontua ez da oraindik argitu. Alegia, oraindik ez dut garbi ikusten zertan oinarritzen diren zergak izen arruntak direla esateko.


	Oso gustura jasoko ditu azalpenak.

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Elhuyar Fundazioa
Bidaltze-data: osteguna, 2012.eko martxoak 15 11:36
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] BEZ

Ulertzen dut Juan Mariren ikuspegia. Boletinak itzultzen aritzen direnek hori ikusten dute, gaztelaniaz nagusiki letra larriz idazten dela boletin ofizialetan; horrenbestez, euskaraz ere hala egiten dute, hala egin dutelako orain arte. Eta honela dio: "iruditzen zaigu erabilerari ere kasu egin behar zaiola EIMAk edo Fundeuk besterik esan arren".

Ulergarria da iritzi hori arlo horretako itzultzaileen artean nagusi izatea. Ni ez naiz nor boletinak itzultzen dutenei zer egin behar duten esateko, baina uste dut on dela, gaiari heltzeko orduan, ikuspegia zabaltzea. Gaztelaniazko hizkuntza administratiboan, urteen poderioz, zenbait bizio sortu ziren (nik baino hobeto dakite hori Administrazioan aritzen diren itzultzaileek); haien artean, letra larrien gehiegizko erabilera.

Katalanak ere konturatuta daude, eta zergen izenak minuskulaz emateko gomendioa ematen dute. Adibidez:
-----------------------------------------------------------------

Universitat de Girona

UdG Llengua. Guia lingüística i d'estil

Que les sigles s'escriguin normalment amb majúscula no vol dir que el sintagma que representen s'hagi d'escriure necessàriament amb majúscules inicials. Així:

PAS* *peró <personal d'administració i serveis>

DNI però <document nacional d'identitat>

IVA però* *<impost sobre el valor afegit>

-----------------------------------------------------------------

Eta gaztelaniaz ere saiatzen ari dira egoera aldatzen. Adibidez:

----------------------------------------------------------------------



Europar Batasuneko Argitalpen Zerbitzuaren *Libro de estilo
interinstitucional*:

Anexo B2 Mayúsculas y minúsculas (
http://publications.europa.eu/code/es/es-5010200es.htm)

impuesto sobre el valor añadido (IVA)

----------------------------------------------------------------------

José Martínez de Sousa (Diccionario de uso de las mayúsculas y minúsculas)

impuesto. (...) Los nombres de los impuestos deben escribirse con minúsculas iniciales: el impuesto de tráfico de empresas; el impuesto sobre la renta de las personas físicas; el impuesto de bienes inmuebles; el impuesto sobre el valor añadido.

- En los textos oficiales y semejantes suelen aparecer con iniciales mayúsculas, pero no parece una grafía justificada.

----------------------------------------------------------------------

Azkenik, RAE bera etorri da afera arautzera:

----------------------------------------------------------------------

Ortografía de la lengua española (RAE, 2010)

*4.2.4.12.2 **Impuestos **y tasas*

Las denominaciones de impuestos y tasas se escriben siempre con
minúscula: *impuesto
sobre el valor añadido, impuesto *sobre *la renta, **Im**puesto sobre la renta *de *las personas físicas, *aunque las siglas que generan deban escribirse con letras mayúsculas: *IVA, ISR, IRPF.*

----------------------------------------------------------------------

Ikusi beharko da gaztelaniazko boletinak idazten dutenek RAEri kasu egingo dioten ala ez, baina nire iritziz euskaraz ez dugu argudio pisuzkorik <balio erantsiaren gaineko zerga> letra larriz hasita idazteko.

IVAPen Administrazioa euskaraz aldizkarian honela idatzi nuen 2008ko uztailean (artean, RAEren araua argitaratu gabe zegoen):

--------------------------------------------------------------------

"Horrek zer esan nahi du? Hego Euskal Herriko euskarazko testu administratiboen orain arteko tradizioa bertan behera utzi behar dela?
Administraziorako irizpide bat eta hortik kanpo beste bat erabili behar dela?

Bestela, zer egin behar da? Espainiako administrazioarekiko mimetismo hori besterik gabe ontzat eman eta, gainera, administrazioaren esparrutik kanpora ere eraman?"

----------------------------------------------------------------------

2008ko uztailetik lau urte joan dira ia, baina ez dugu askorik aurreratu.


Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak


2012/3/15 BECERRA ITURGAITZ, Juan Mari <jmbecerra a bildua gipuzkoa.net>

>
>        Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuan erabiltzen 
> dugun irizpidearen berri ematera natorkizue:
>
>        1.- Deformazio profesionalak eraginda-edo, egunero ari baikara 
> Ogasun Departamentuan zergak gora eta zergak behera, zaila egiten 
> zaigu oso zergen izen espezifikoak letra txikiz idaztea.
>
>        2.- Modu generikoan aipatzen direnean, argi dago letra xehea 
> dela erabili beharrekoa ("Eusko Jaurlaritzak zergak igotzea erabaki du"
> adibidean bezala). Beste kontu bat da dena delako testuinguruan zerga 
> jakin eta espezifiko bat aipatzen denean ("Pertsona Fisikoen 
> Errentaren gaineko Zerga aitortzeko kanpaina"). Horrelakoetan, ez dugu 
> dudarik egiten, eta zergaren hasierako letrak maiuskulaz idazten ditugu.
>
>        3.- Bai Fundeuren gomendioan eta bai EIMAren estilo liburuan 
> esaten da "zerga" terminoa izen arrunta denez, letra txikiz idatzi behar dela.
> Horraino, ados. Alabaina, zer gertatzen da aipamen generiko batetik 
> aipamen espezifiko batera pasatzen denean? "Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga"
> idazten badugu, ez al gara zerga jakin bat "bereziki" aipatzen ari? Ez 
> al dugu izen "arrunt" zena izen "berezi" bihurtu?
>
>        4.- Antzeko zerbait gertatzen da euskaraz "udal" hitzarekin. 
> Zentzu generikoa duenean minuskulaz idazten dugu termino hori 
> ("Gipuzkoako udalak"), baina, aldi berean, "Donostiako Udala" ere 
> idazten dugu propio udal horri buruz ari garenean. Zergen kontuan, 
> egoera antzekoa izango litzateke. Eta seguru badirela adibide gehiago.
>
>        5.- Azkenik, egungo erabilerak argi erakusten du zergak 
> maiuskulaz idazteko joera nagusitzen dela 5 boletin ofizialetan (bada 
> salbuespenik, hala ere), eta seguraski hori gertatzen da, Patxik ongi 
> dioen bezala, legeekin-edo identifikatzen ditugulako. Hala izan edo 
> ez, iruditzen zaigu erabilerari ere kasu egin behar zaiola EIMAk edo 
> Fundeuk besterik esan arren.
>
>
>        Juan Mari Becerra
>        Gipuzkoako Foru Aldundia
>        Ogasun Departamentuko itzultzailea



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago