[itzul] BEZ

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Mar 16, 08:06:43, CET 2012


> Horregatik, norbaitek idatzi nahi baldin badu, esate baterako, "Ezina
> Ekinez Egina", hor letra larriek sententzia-kutsu bat ematen
> dutelako-edo, nik ez nioke halakorik debekatuko testugile horri. Beste
> hainbeste "nire etxekoek Leialtasuna goraipatzen zuten ororen
> gainetik" esaldian, adibidez.

Zalantzak zalantza, bide horretatik urrunegi joan gaitezkeela iruditzen 
zait: "Gasteizko Udalak Bizikleta Ibilaldi bat Antolatu du datorren 
Igandean" ez litzateke debekatzekoa, testu egilearen jakintzazuzer asmo 
arnas handiko baten izenean. Edo "Durangoko Alkateak Ebazpen bat eman 
zuen Otsailaren 20an", edo "Lan Arloko Gaixotasunen Aurkako Plan 
Bereziaren Neurri Zuzentzaileak", edo...

Utz dezagun ortografia bere esparru konbentzionalean, horrela aski 
korapilatua baita; estilistika, erretorika, semantika edo, okerrago, 
testu egileen jarrera psikologikoak bertara ekarri gabe ere.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago