[itzul] BEZ
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Mar 16, 13:20:58, CET 2012
Hain zuzen ere, letra larrien afera ortografiaren ikuspegitik goitik
behera (eta ez soilik kasu argi batzuetarako) arautzen saiatzeak
korapilatzen du kontua, nire ustez. Hainbesteraino non, soilik letra
larrien erabilera arautzeko, liburu oso bat (!!!) "beharrezkoa"
gertatu bide baita.
Gotzon Egia<gegia a bildua gipuzkoa.net> igorleak hau idatzi zuen (2012-03-16):
>> Horregatik, norbaitek idatzi nahi baldin badu, esate baterako, "Ezina
>> Ekinez Egina", hor letra larriek sententzia-kutsu bat ematen
>> dutelako-edo, nik ez nioke halakorik debekatuko testugile horri. Beste
>> hainbeste "nire etxekoek Leialtasuna goraipatzen zuten ororen
>> gainetik" esaldian, adibidez.
>
> Zalantzak zalantza, bide horretatik urrunegi joan gaitezkeela iruditzen
> zait: "Gasteizko Udalak Bizikleta Ibilaldi bat Antolatu du datorren
> Igandean" ez litzateke debekatzekoa, testu egilearen jakintzazuzer asmo
> arnas handiko baten izenean. Edo "Durangoko Alkateak Ebazpen bat eman
> zuen Otsailaren 20an", edo "Lan Arloko Gaixotasunen Aurkako Plan
> Bereziaren Neurri Zuzentzaileak", edo...
>
> Utz dezagun ortografia bere esparru konbentzionalean, horrela aski
> korapilatua baita; estilistika, erretorika, semantika edo, okerrago,
> testu egileen jarrera psikologikoak bertara ekarri gabe ere.
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago