[itzul] Aldiak
Julian Maia
julian.maia a bildua ehu.es
Ast, Maiatza 3, 18:14:43, CEST 2012
"Grupo, montón" adieran Bortzerrietan ere erabiltzen da, belaunaldi
adintuan: "diru-alde ederra irabazi zuen hark" (gaur egun "diru pila"
erraten den modu/toki ber-berean"), edo "hango jende(-)aldea!". Zerbaiteko
balio badu...
Julian
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: jueves, 03 de mayo de 2012 16:26
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Aldiak
OEHn aurkitua ("alde"):
Con -a orgánica se encuentra (siempre usado como sust., y alternando con
alde) en fray Bartolomé, San Martin (Zirik 123) y Akesolo; cf. los
testimonios suletinos de aldia citados por Lhande y Larrasquet, con los
significados de "grupo" y "montón". Hay además un ej. de aalde, no demasiado
seguro, en SermAN (2r). En DFrec hay 2343 ejs. de alde.
Eta beherago:
6. (G-azp, AN-gip-5vill, B, BN, Sal; HeH Voc, Hb ap. Lh, H), aldea (-ia S),
aldi (BN-arb, Sal, R). Ref.: VocPir 368; A; Lrq (aldia); AtSac 51; Gte Erd
225, 257 y 293. Grupo, tropel, bandada. "Aldea, araldea" HeH Voc. "Troupeau"
VocPir 368. "Rebaño" A Apend. "Begor alde bat daille (B)" Gte Erd 225.
"Gizon alde bat bazagon bat bertzekin solasean (AN-5vill)" Ib. 293. Cf. Lar:
"Trozo de gente, &c., aldia pospuesto. Lat. agmen, multitudo, caterva". Cf.
artalde, gizalde, etc. v. talde. Zenbat aldiz nahi ukhan ditut bildu hire
haurrak, oilloak bere txito aldea bere hegalén azpira bezala. Lç Lc 13, 34
(TB, Brunet umeak, Dv umealdea, Ol txitaldia, IBe txitaldea). Ainguru alde
handi bat. AR 405. Fraide alde handi bat. Ib. 429. Behin jende-alde baten
aintzindaria ethorri zitzaion. Jnn SBi 88. Hirur Fededun alde / lehengo
mendetan, / Bazituen Elizak / gure herrietan. Zby RIEV 1908, 607. Yende-alde
guziak ere, ori ikusirik, Yainkoa goraipatu zuen. Ir YKBiz 366. Ikusi dugu
zer gizon aldea, zeren gatik, zenbat denboraz elizarat ezin agertuz dauden
mendian. Gatxitegi Othoizlari 1957, 136. Gau batez etzirena hirian sartu
Moro alde bat, Achin bere erregearekin? Ardoy SFran 198. Harat biltzen
denean gure haur aldea. Xa Odol 149. Ukanen dute merezi duten ikusliar-alde
haundia. Lf in Casve SGrazi 17.
(AN-gip-5vill, BN-arb, S; HeH Voc, H, A Apend), aldea, aldia (S; Foix ap.
Lh). Ref.: Lh (aldia); Gte Erd 14, 223 y 257. (Ref. a inanimados). Montón,
cantidad. "Mahats alde bat, mahats sasta bat" HeH Voc. "Quantité, nombre" H.
"Lot. Aldia bat, un lot" Lh. "Arri-alde gogorra, gran montón de piedras" A
Apend. "Sos alde bat irabazi du (BN-arb)" Gte Erd 14. "[Dirua ezarri] bi
aldetan (BN-arb)" Ib. 223. "Kotxe alde ederra (AN-gip) [...], kotxe aldea
(AN-5vill)" Gte Erd 257. Untziaren zolan den hariña aldiak galaraz eztezan.
AR (ap. H). Biltzen dituzte guk ez-bezalako bihi-aldeak. Dv Lab 131. Nahi
bada ere zur-alde eder bat egin, aski da arteetarik urthe oroz khentzea
gando txarreanetarik. Ib. 369. Harkitzue eskualde hunek emaiten dituen
mozkinik hoberenak: xingar azpi zonbait, gasna alde bat eta biper gorri
puluxta bat. Othoizlari 1960, 291. Portuges itsas untzi alde bat. Ardoy
SFran 179. Gobernadoreari eskaintzeko sekulako present aldea. Ib. 237. Noiz
da egun berean agertu holako izar alderik zeruan? Ib. 271. Norbaitek gostuko
pertsu alde bat irakurtzen badu. Xa Odol 68. Bertsu-alde luzeak bazituen
gogoz ikasteko. Lf in Casve SGrazi 9.
Ondo izan.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: Laxaro
Bidaltze-data: jueves, 03 de mayo de 2012 16:03
Nori: ITZUL
Gaia: [itzul] Aldiak
Ea norbaitek ezagutzen duen erabilera hori eta ematen didan argibideren bat.
Urola bailara honetan baserritarren artean erabili ohi da, edo erabili izan
da gutxienez, uztarrirako idi-pare edo behi-pareak aipatzerakoan,
"aldiak": bi aldi, hiru aldi, etab. Saiatu naiz Orotarikoan baina ez dut
ezer aurkitu.
Eskerrik asko aurrez.
--
Laxaro
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago