[itzul] Poché

Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea) amendioa a bildua cfnavarra.es
Or, Maiatza 11, 16:38:54, CEST 2012


Ez. Ez da ohiko arrautza egosia. "Arrautza egosi" esanda, denok ulertzen dugu uretan egosten jarritako arrautza, gero handik atera, oskola kendu eta nahierara zerbitzatua.

Kasu honetan baina, ura irakiten jarri eta bertara botatzen da arrautza oskolik gabe, frijitzerakoan zartaginera botatzen den bezala. Arrautzak hedatzeko joera hartzen du, eta bitsadera batekin bilduz joan beharko dugu. Bestelako prozedura da. 

Elhuyar-en "galdarraztatu" ere badakar horretarako.

Nolanahi ere, galdera patatei buruzkoa zen, ez arrautzei buruzkoa.  

Aitzol. 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Garikoitz
Enviado el: viernes, 11 de mayo de 2012 16:31
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Poché

/eskalfatuak / nik ez neuke esango.
  Era honetan prestatzen da
http://es.wikipedia.org/wiki/Escalfado, eta  hori gorago esan 
moduan,     egosita.
Arraultzen arloan,  http://ehu.es/ehg/cgi/zehazki/bila?m=has&z=escalfar

  Orain mailegua, gordin-gordinikn  hartu nahi badozu, ba  tira,baina nik behintzat, aukeran nahiago,  egosita.

Garikoitz


11/05/2012 15:02(e)an, Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea)(e)k idatzi
zuen:
> Nik uste dut arrautzen kasuan, arrautza eskalfatuak direla, eta pataten kasuan berriz, oliotan suabe-suabe potxatutako patatak.
>
> Aitzol
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En 
> nombre de Itzuliz Itzulpen Zerbitzua Enviado el: viernes, 11 de mayo 
> de 2012 13:28
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: [itzul] Poché
>
> Eguerdi on: bal al dakizue zer diren 'patatas poché'?
>
> /Merluza Rebozada con Patatas Poché y Tomatito Asado/
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago