[itzul] Pantalan
Jose Ramon Bilbao Otaola
jrbilbao a bildua bbk.es
Ast, Maiatza 17, 14:10:01, CEST 2012
Nik esango nuke 'kamingain' eta 'pantalán' gauza desberdinak direla.
Espainolez 'kamingain' 'espigón' izango litzateke (macizo saliente que
se construye a la orilla de un río o en la costa del mar, para defender
las márgenes o modificar la corriente), hau da, harrizko edo hormigoizko
egitura bat.
Aldiz 'pantalán' zurez egindako egitura bat da, marearekin batera gora eta
behera egiten duena eta ontziak loztzeko erabitzen dena gehien bat.
Nik euskaraz ere 'pantalan' erabiliko nuke, entzun ere hala entzuten
delako nik ezagutzen ditudan portuetan behintzat (Bermeo eta Mundaka).
Joserra Bilbao
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado por: itzul-bounces a bildua postaria.com
17/05/2012 13:35
Por favor, responda a
ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Para
itzul a bildua postaria.com
cc
Asunto
Re: [itzul] Pantalan
Nik ostera merezi lezakeela deritzot. Horrelako hitzen berpizkundearen
frogak badaude; esate baterako, gaur egun denok darabilgun 'txosten'
egoera beretik berpiztu zuten eta euskalki guztietara zabaldu. Gaztelaniaz
berdintsu egin zuten 'azafata' hitz zaharkituarekin; are gehiago, esanahia
zabaldu/aldatu/berritu zioten. Ez litzateke hori 'kamingain' hitzaren
kasua. Hara OEHko lekukotasuna 'txosten' hitzaz (Beterrin barik Toloserrin
erabilia, eta gainera polisemikoa, 'kamingain' ez bezala, eta hala ere
berpizkunde arrakastatsua izan duena):
txosten (G-to ap. A).
"Informe, razón, cuenta, reseña. Iñork eztit txostenik eman, nadie me ha
dado informes" A. Berak ezustean egindakoen txostena entzunaz. Zait Sof
112. Engelandeko jakintzari batzak, txosten bat agertu zuen
espiritismuaren fenomenuari buruz. Mde Pr 316. Morgan eta Rusell Wallace
hainako jakintzariek izenpetu zuten txosten hori. Ib. 316. Aditzaren
irabioaz ez dut hitzik erranen Charles Videgainek baitauka txosten bat gai
hortaz apailaturik. Lf ELit 159. Hemen agertu edo agertuko den txosten
batean. MEIG VII 177. En DFrec hay 70 ejs., todos ellos meridionales. v.
tbn. Erkiag BatB 69.
Hitza berpiztea baino gehiago hitza bizkortzea izango litzateke (hilen eta
indarbakoen arteko diferentzia.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: inaki irazabalbeitia
Bidaltze-data: jueves, 17 de mayo de 2012 13:15
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Pantalan
Kai, nasa eta antzekoei polisemia handiagoa ematearen alde ez nago. Portu
berean 'muelles' eta 'pantanales' egon daitezke.
Nik filipinarrei men egingo nieke eta 'pantalan' usatu. Erabili izan da
euskaraz, elebilan 209 emaitza ateratzen dira.
'kamingain' errekuperatzen saia gaizte eta beterritar gisa harro egongo
naiz, are gehieago Donostiako portuko zati bat delako (
http://maps.google.com/maps?q=Kaimingaintxo+Plaza,+Donostia,+Espainia&hl=eu&ie=UTF8&ll=43.322922,-1.987517&spn=0.004129,0.009645&sll=43.320812,-1.984447&sspn=0.264262,0.617294&oq=kaimingai,+donostia&t=h&hnear=Kaimingaintxo+Plaza,+20003+Donostia-San+Sebasti%C3%A1n,+Guipuzkoa,+Euskadi,+Espainia&z=17
).
Ez dut uste merezi duenik.
Inaki
Garikoitz Etxebarria<garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org> igorleak hau
idatzi zuen (2012eko mairen 17a 12:53):
> Pilipinetako berba da,
>
> http://www.wordreference.com/**es/en/frames.asp?es=pantal%C3%**A1n<
http://www.wordreference.com/es/en/frames.asp?es=pantal%C3%A1n>
>
> Kai edo nasa izan daiteke.
>
>
>
> El 17/05/2012 12:20, joseba escribió:
>
> Itsas gaiekin erlazionaturiko pantalán hitza euskaraz nola esaten den?
>>
>> Eskerrik asko
>>
>>
>
--
Inaki Irazabalbeitia, Ph.D.
Nazioarteko Gaietarako Arduraduna
Responsible for International Affairs
ARALAR
+ 34 619469029
LEGE OHARRA
*Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren*
kariaz,
jakinarazi behar dizugu komunikazio honetako datu pertsonalak gure
ardurapean dagoen fitxategi batean sartu direla (datu pertsonalak
tratatzeko fitxategia, hain zuzen ere), ARALAR ALDERDI POLITIKOAK
eskaintzen dituen edukien eta zerbitzuen gaineko informazioa emateko
helburuarekin.
Interesdun zuzen zarenez, eskubidea duzu dagokizun informazioa
eskuratzeko,
zuzentzeko, baliogabetzeko eta tratatzeari uko egiteko. Aipatutako
eskubide
horiek gauzatzeko, ARALAR ALDERDI POLITIKORA jo behar duzu, helbide
honetan: Aduanako zokoa, 16, behealdea, 31001 Iruñea (NAFARROA).
*Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren
uztailaren 11ko 34/2002 Legearekin* bat eginez, esan behar dizugu helbide
elektroniko hau erabili ahal izango dela erakunde honen helburuekin
lotutako komunikazioak bidaltzeko. Horrenbestez, ez baduzu informaziorik
jaso nahi edo zure eskubideak gauzatu nahi badituzu, arren eskatu behar
dizugu jakinarazteko lehenago azaldu den moduan.
Mezu elektroniko honen eta honekin batera doazen eranskinen edukia
hertsiki
isilpekoak, sekretuak eta mugatuak dira. Beste bati zabaltzeko edo
emateko,
osorik edo zati batean, ARALAR ALDERDI POLITIKOAREN aurretiazko,
berariazko
eta idatzizko baimena beharko da.
Ez bazara mezu honen hartzailea eta hutsegitez jaso baduzu, eskertuko
dizugu berehala bidaltzaileari jakinaraztea, mezuaren edukia zabaldu,
gorde
edo kopiatu gabe.
P
Ezinbestekoa ez bada, ez inprimatu mezu hau, ingurumena gure ardura ere
bada eta.
Antes de imprimir este correo electrónico piense si es necesario hacerlo.
El medio ambiente también es cosa nuestra.
Please consider your environmental responsibility before printing this
e-mail.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago