[itzul] Osanbela

martin-rezola a bildua ivap.es martin-rezola a bildua ivap.es
Ost, Urr 10, 10:35:08, CEST 2012


Gehiago nahasteko ;-)...
 
Araban, Lagrán eta Laño artean, Jaunden izeneko mendian, bada "Laguna de la Nisabela" izeneko putzu txiki bat. Inoiz "Laguna de Lanisabela" ere ikusi izan dut. Zer ote da? "Osanbela" horrekin ahaidetuta ote dago?
 
Martin
 
 
 

________________________________

Nork: Diez de Ultzurrun [mailto:ultzu a bildua parlam.euskadi.net] 
Bidaltze-data: asteazkena, 2012.eko urriak 10 10:26
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Osanbela



Maite, egun on.

 

Osanbela izan ze pilotari bat aski famatua, Nafarroako barrualdeko bailetako txapelketa eta udaldeko partidetan jokatzen zuena, Rico pilotari espartzarraiki bateo askotan, <<Rico y Osanbela>> bikotea osatuz.

 

Bestalde, Osanbela'-ren kideko bada Arganbela'- toponimoa Bidaurretan.

 

Badakit ez dizudala deus argitu...

 

________________________________

Nork: Urkia Inza, María Teresa (Itzultzailea:NAO/BON) [mailto:maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es] 
Bidaltze-data: miércoles, 10 de octubre de 2012 10:14
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Osanbela

 

Egun on:

 

Erabiltzen edo ezagutzen al du zuetakoren batek "osanbela" hitza? (Beharbada kea, lainoa edo halakoren bat izan daiteke, baina ez dakit seguru).

 

Interneten abizena badela ikusi dut, baina hiztegietan ez dut topatu.

 

Maite Urkia

Nafarroako Aldizkari Ofizialeko itzultzailea

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121010/8782ce89/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago