[itzul] Talla 36
Mikel Haranburu
musdeh a bildua terra.es
Ost, Urr 17, 18:02:03, CEST 2012
Diozun hori noraino hala den nik ezin jakin; soziatiboaz abusatzen dela,
ene iritzian, bai: "Ve con cuidado" nekez adituko dugu "hoa
kontuarekin", "kontuz ibili" nahikoa finkatu dugulako hala egin ez
dezagun, baina beste askotan bai: "indar askokin jo du pilota"...
(euskalki kontua? bai, baina hiztun alferren euskalkia eta hiztun
kontzienteen arteko aldea ez ote...; hiztunak gara, azken batean, eta
darabiltzagun hizkuntzetan, guztietan, berdintsu jokatzeko joera izatea
ez da harritzekoa izanen).
Gaur, Urkulluren iragarkian irakurria: "Hitza ematen dut". Nori? inori
ez, ez baitzen inor gero mintzatzekoa. Ez al zen aski (eta nahasbiderik
gabekoa) "hitz ematen dut" jartzea?
"Zin dagit" edo ez dakit zenbat beste esapideren gisan?
Eta orain alde egingo dut.
Mikel (kaxkagor)
On ar., 2012.eko urrren 16a 22:51, kixmi wrote:
> Labur egitearren, nire mezuarekin ez dut ongi adierazi esan nahi nuena.
> Besterik gabe, soziatiboa modu batera edo bestera erabiltzea
> euskalkiaren (edo usadioaren...) araberakoa zela, ez bilakaera
> diakroniko baten ondorio, iruditu baitzait azken hori esan nahi zela
> mezuan ("Mugatua mugagabeki darabilgu _egun_").
> Egia esan, ez dakit zehazki Hegoaldean edo Mendebaldean zer bilakaera
> izan duen soziatiboak, baina nago mugagabeko erabilera hori berezkoa
> dela Iparraldean.
> Nik ez dut baztertzen, eta natural ateratzen zaionak (edo baliatu nahi
> duen edonork, azken batean) testu jasoetan koherentziaz erabiltzen
> badu, aberasgarria izango da.
>
> Eneko Gotzonek aipatu zituen "erdal inposaketak", eta nik kasu
> horretan loturarik ikusten ez nuela eman nahi nuen aditzera,
> gaztelaniaren joeraren aurkakoa baita, hain zuzen ere, euskaraz
> gehien-gehienok ontzat ematen dugun aukera: mugatua erabiltzea.
>
> Ez dakit ezer argi esan dudan edo saltsa (berde?) bat sortu dudan.
> Azken kasu horretan, aldez aurretik, barkatu.
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121017/2cc695be/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago