[itzul] Talla 36

Garikoitz garikoitze a bildua euskalnet.net
Ost, Urr 17, 18:28:05, CEST 2012


Berbea  emon  = hitza  emon, argi.


17/10/2012 17:02(e)an, Mikel Haranburu(e)k idatzi zuen:
> Diozun hori noraino hala den nik ezin jakin; soziatiboaz abusatzen 
> dela, ene iritzian, bai: "Ve con cuidado" nekez adituko dugu "hoa 
> kontuarekin", "kontuz ibili" nahikoa finkatu dugulako hala egin ez 
> dezagun, baina beste askotan bai: "indar askokin jo du pilota"... 
> (euskalki kontua? bai, baina hiztun alferren euskalkia eta hiztun 
> kontzienteen arteko aldea ez ote...; hiztunak gara, azken batean, eta 
> darabiltzagun hizkuntzetan, guztietan, berdintsu jokatzeko joera 
> izatea ez da harritzekoa izanen).
>
> Gaur, Urkulluren iragarkian irakurria: "Hitza ematen dut". Nori? inori 
> ez, ez baitzen inor gero mintzatzekoa. Ez al zen aski (eta 
> nahasbiderik gabekoa) "hitz ematen dut" jartzea?
> "Zin dagit" edo ez dakit zenbat beste esapideren gisan?
>
> Eta orain alde egingo dut.
>
> Mikel (kaxkagor)
>
> On ar., 2012.eko urrren 16a 22:51, kixmi wrote:
>> Labur egitearren, nire mezuarekin ez dut ongi adierazi esan nahi nuena.
>> Besterik gabe, soziatiboa modu batera edo bestera erabiltzea 
>> euskalkiaren (edo usadioaren...) araberakoa zela, ez bilakaera 
>> diakroniko baten ondorio, iruditu baitzait azken hori esan nahi zela 
>> mezuan ("Mugatua mugagabeki darabilgu _egun_").
>> Egia esan, ez dakit zehazki Hegoaldean edo Mendebaldean zer bilakaera 
>> izan duen soziatiboak, baina nago mugagabeko erabilera hori berezkoa 
>> dela Iparraldean.
>> Nik ez dut baztertzen, eta natural ateratzen zaionak (edo baliatu 
>> nahi duen edonork, azken batean) testu jasoetan koherentziaz 
>> erabiltzen badu, aberasgarria izango da.
>>
>> Eneko Gotzonek aipatu zituen "erdal inposaketak", eta nik kasu 
>> horretan loturarik ikusten ez nuela eman nahi nuen aditzera, 
>> gaztelaniaren joeraren aurkakoa baita, hain zuzen ere, euskaraz 
>> gehien-gehienok ontzat ematen dugun aukera: mugatua erabiltzea.
>>
>> Ez dakit ezer argi esan dudan edo saltsa (berde?) bat sortu dudan.
>> Azken kasu horretan, aldez aurretik, barkatu.
>>
>>
>>
>>
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121017/f63294d6/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago