[itzul] Talla 36

Mikel Haranburu musdeh a bildua terra.es
Ost, Urr 17, 19:19:53, CEST 2012


Bai, baina:
Iņaki Kaminok azken Fontes aldizkarian, Larraineko testua (1817) ekarri:

"etzinen atera hitz eman bezala", hau ere argi.


On az., 2012.eko urrren 17a 18:28, Garikoitz wrote:
> Berbea  emon  = hitza  emon, argi.
>
>
> 17/10/2012 17:02(e)an, Mikel Haranburu(e)k idatzi zuen:
>> Diozun hori noraino hala den nik ezin jakin; soziatiboaz abusatzen 
>> dela, ene iritzian, bai: "Ve con cuidado" nekez adituko dugu "hoa 
>> kontuarekin", "kontuz ibili" nahikoa finkatu dugulako hala egin ez 
>> dezagun, baina beste askotan bai: "indar askokin jo du pilota"... 
>> (euskalki kontua? bai, baina hiztun alferren euskalkia eta hiztun 
>> kontzienteen arteko aldea ez ote...; hiztunak gara, azken batean, eta 
>> darabiltzagun hizkuntzetan, guztietan, berdintsu jokatzeko joera 
>> izatea ez da harritzekoa izanen).
>>
>> Gaur, Urkulluren iragarkian irakurria: "Hitza ematen dut". Nori? 
>> inori ez, ez baitzen inor gero mintzatzekoa. Ez al zen aski (eta 
>> nahasbiderik gabekoa) "hitz ematen dut" jartzea?
>> "Zin dagit" edo ez dakit zenbat beste esapideren gisan?
>>
>> Eta orain alde egingo dut.
>>
>> Mikel (kaxkagor)
>>
>> On ar., 2012.eko urrren 16a 22:51, kixmi wrote:
>>> Labur egitearren, nire mezuarekin ez dut ongi adierazi esan nahi nuena.
>>> Besterik gabe, soziatiboa modu batera edo bestera erabiltzea 
>>> euskalkiaren (edo usadioaren...) araberakoa zela, ez bilakaera 
>>> diakroniko baten ondorio, iruditu baitzait azken hori esan nahi zela 
>>> mezuan ("Mugatua mugagabeki darabilgu _egun_").
>>> Egia esan, ez dakit zehazki Hegoaldean edo Mendebaldean zer 
>>> bilakaera izan duen soziatiboak, baina nago mugagabeko erabilera 
>>> hori berezkoa dela Iparraldean.
>>> Nik ez dut baztertzen, eta natural ateratzen zaionak (edo baliatu 
>>> nahi duen edonork, azken batean) testu jasoetan koherentziaz 
>>> erabiltzen badu, aberasgarria izango da.
>>>
>>> Eneko Gotzonek aipatu zituen "erdal inposaketak", eta nik kasu 
>>> horretan loturarik ikusten ez nuela eman nahi nuen aditzera, 
>>> gaztelaniaren joeraren aurkakoa baita, hain zuzen ere, euskaraz 
>>> gehien-gehienok ontzat ematen dugun aukera: mugatua erabiltzea.
>>>
>>> Ez dakit ezer argi esan dudan edo saltsa (berde?) bat sortu dudan.
>>> Azken kasu horretan, aldez aurretik, barkatu.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121017/0669f1b8/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago