[itzul] Zer gertatzen da Euskaltermekin?

Patxi Petrirena petrirena a bildua gmail.com
Ast, Urr 25, 17:05:29, CEST 2012


Ez dut esango hori kentzea ongi dagoenik, ez gaizki dagoenik.

Esan dezakedana eta askori esan diedana hauxe da: uste dut gaur egun askoz
hobe dela Euskalterm berria erabiltzea, datu zehatzagoak ematen dituelako:
ponderazio markak, termino jakin bat zer urtetakoa den, eta abar.

Jakina, berri hori Euskalbarren sartua izatea litzateke idealena, baina hor
arazo teknikoren bat bide dago. Konponduko ahal da.

Patxi

2012/10/25 kixmi <kixmi a bildua iservicesmail.com>

> Zaharraren "lotunea ez da esistitzen" (sic)
>
> Bazegoen desaktibatu beharra?
>
> Honekin eta aldizkari ofizialaren antolaketa berriarekin, adibidez, asko
> erraztu zaigu lana itzultzaileoi, bai horixe.
>
>
>
> 25/10/2012 10:03(e)an, Sara Muniozguren(e)k idatzi zuen:
>
>> Atzo eta gaur ez zait Euskalterm zabaltzen euskalbarretik kontsultak
>> eginda. Beste inori gertatzen zaio? Badakizue problemarik dagoen?
>> Eskerrik asko.
>>
>> --
>> Sara Muniozguren Ortiz
>> Itzulpen eta Laguntza Zerbitzua
>> Deustuko Unibertsitatea
>> Tel. 94 413 90 03 Luz.: 2722
>> sara a bildua deusto.es <mailto:sara a bildua deusto.es>
>>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121025/b5597477/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago