[itzul] "Auxiliar" eta "ayudante"
Aitor Duñabeitia
dunabeitia.aitor a bildua gmail.com
Lar, Urr 27, 09:45:16, CEST 2012
Egun on,
Aldez aurretik diodan ekarpentxo honek ez duela ezer konpontzen lagunduko.
Begitu bat eman dut Euskalterm-en: 'auxiliar' eta 'ayudante' osagaia duten
lanpostu guztietarako ordain, 'laguntzaile' berba besterik ez zaigu ageri.
Hala, 'Dentistas auxiliares y ayudantes de odontología' moldea
'Odontologiako laguntzaileak' moduan ematen digu. Gaztelaniaz, edo
Espainiako estatuko sisteman bederen, "dentistas auxiliares" eta "ayudantes
de odontología" lanpostu bera ez direlakoan nago, bada.
eu Odontologiako laguntzaileak (4)
Oharra(k) : ISCO:3225
es
Dentistas auxiliares y ayudantes de odontología
<http://www.euskara.euskadi.net/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=ES&galdera=Dentistas
auxiliares y ayudantes de odontología&terminoTermkod=1587408&fitxatik=bai>
fr
Assistants de médecine dentaire
<http://www.euskara.euskadi.net/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=FR&galdera=Assistants
de médecine dentaire&terminoTermkod=1587410&fitxatik=bai>
en
Dental assistants
<http://www.euskara.euskadi.net/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=EN&galdera=Dental
assistants&terminoTermkod=1587407&fitxatik=bai>
[Lanbideen Hiztegia] [2009]
Ainhoa Mentxaka<ainhoamentxaka a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
urrren 27a 08:24):
> Egun on!
>
> Espainiako Ikerketa Erakunde Publikoetan laguntzaile gisa aritzeko bi
> eskala hauek bereizten dituzte:
>
> Auxiliar de investigación
> Ayudante de investigación
>
> Kontua da bietarako bururatzen zaidan aukera bakarra "Ikerketa
> laguntzaile" dela.
>
> Postu bakoitzaren zereginetan sartu gabe, prestakuntza aldetik bereizten
> saiatzeari zer deritzozue? Ez dakit egin daitekeen, baina tira. EAOn
> dioenaren arabera, Auxiliar posturako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako
> Graduatu titulua nahikoa da. Ayudante gisa aritzeko, berriz, Batxiler
> titulua eskatzen dute.
> Hortaz, oker ez banabil, ematen du Ayudanteak Auxiliarrak baino koska bat
> gorago daudela.
>
> Nahiko galduta nabil. Ideiarik bai?
>
> Eskerrik asko!
> Ainhoa
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121027/95260fac/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago