[itzul] "Auxiliar" eta "ayudante"
Aitor Duñabeitia
dunabeitia.aitor a bildua gmail.com
Lar, Urr 27, 09:50:59, CEST 2012
'Urgazle' berba erabili genezake ---bereizteko behar horretatik
irteteko---, beharbada?
Aitor Duñabeitia<dunabeitia.aitor a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2012eko urrren 27a 09:45):
> Egun on,
>
> Aldez aurretik diodan ekarpentxo honek ez duela ezer konpontzen lagunduko.
>
> Begitu bat eman dut Euskalterm-en: 'auxiliar' eta 'ayudante' osagaia duten
> lanpostu guztietarako ordain, 'laguntzaile' berba besterik ez zaigu ageri.
> Hala, 'Dentistas auxiliares y ayudantes de odontología' moldea
> 'Odontologiako laguntzaileak' moduan ematen digu. Gaztelaniaz, edo
> Espainiako estatuko sisteman bederen, "dentistas auxiliares" eta "ayudantes
> de odontología" lanpostu bera ez direlakoan nago, bada.
>
> eu Odontologiako laguntzaileak (4)
> Oharra(k) : ISCO:3225
> es
> Dentistas auxiliares y ayudantes de odontología
> <http://www.euskara.euskadi.net/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=ES&galdera=Dentistas%20auxiliares%20y%20ayudantes%20de%20odontología&terminoTermkod=1587408&fitxatik=bai>
> fr
> Assistants de médecine dentaire
> <http://www.euskara.euskadi.net/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=FR&galdera=Assistants%20de%20médecine%20dentaire&terminoTermkod=1587410&fitxatik=bai>
> en
> Dental assistants
> <http://www.euskara.euskadi.net/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=EN&galdera=Dental%20assistants&terminoTermkod=1587407&fitxatik=bai>
> [Lanbideen Hiztegia] [2009]
>
> Ainhoa Mentxaka<ainhoamentxaka a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2012eko urrren 27a 08:24):
>
> Egun on!
>>
>> Espainiako Ikerketa Erakunde Publikoetan laguntzaile gisa aritzeko bi
>> eskala hauek bereizten dituzte:
>>
>> Auxiliar de investigación
>> Ayudante de investigación
>>
>> Kontua da bietarako bururatzen zaidan aukera bakarra "Ikerketa
>> laguntzaile" dela.
>>
>> Postu bakoitzaren zereginetan sartu gabe, prestakuntza aldetik bereizten
>> saiatzeari zer deritzozue? Ez dakit egin daitekeen, baina tira. EAOn
>> dioenaren arabera, Auxiliar posturako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako
>> Graduatu titulua nahikoa da. Ayudante gisa aritzeko, berriz, Batxiler
>> titulua eskatzen dute.
>> Hortaz, oker ez banabil, ematen du Ayudanteak Auxiliarrak baino koska bat
>> gorago daudela.
>>
>> Nahiko galduta nabil. Ideiarik bai?
>>
>> Eskerrik asko!
>> Ainhoa
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121027/9ab314ec/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago