[itzul] "Auxiliar" eta "ayudante"

Ainhoa Mentxaka ainhoamentxaka a bildua gmail.com
Lar, Urr 27, 08:24:54, CEST 2012


Egun on!

Espainiako Ikerketa Erakunde Publikoetan laguntzaile gisa aritzeko bi
eskala hauek bereizten dituzte:

Auxiliar de investigación
Ayudante de investigación

Kontua da bietarako bururatzen zaidan aukera bakarra "Ikerketa laguntzaile"
dela.

Postu bakoitzaren zereginetan sartu gabe, prestakuntza aldetik bereizten
saiatzeari zer deritzozue? Ez dakit egin daitekeen, baina tira. EAOn
dioenaren arabera, Auxiliar posturako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako
Graduatu titulua nahikoa da. Ayudante gisa aritzeko, berriz, Batxiler
titulua eskatzen dute.
Hortaz, oker ez banabil, ematen du Ayudanteak Auxiliarrak baino koska bat
gorago daudela.

Nahiko galduta nabil. Ideiarik bai?

Eskerrik asko!
Ainhoa
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121027/ac9498a6/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago