[itzul] «emprendedor», «entrepeneur» hitzaren euskal ordainaz
Lore Azkarate
lazkarate a bildua uzei.com
Or, Api 19, 12:24:38, CEST 2013
Eta "Emprendizaje Sostenible"? Begiratu Google-n eta topatuko duzue
Izan ere, emprendizaje hori modan jartzen ari da, sostenible-ren antzera
Eta modan jartzen diren hitz horiekin joko ugari egiten da: eratorriak
sortu, kontzeptua bihurritu...
Hasieran "enpresa berria sortzea"z ari zirela ematen bazuen ere, "gauza
berriren bati ekitea" den edozertarako hedatzen ari da, baina (oraingoz
behintzat) beti enpresa-munduari lotuta.
Azaleko bilaketa labur bat eginda, azaltzen dira gaztelaniaz:
emprender
emprendedor
emprendizaje
intra eta extra emprendizaje
Ingelesez
entrepreneur (+ serial entrepreneur, lifestyle entrepreneur, social
entrepreneur)
entrepreneurship
intrapreneurship (Practice of entrepreneurship in an established firm.)
entrepreneurial (mode, organization, profit, resource...)
Horiek denak nekez eman litezke "ekintzaile+tza" oinarri hartuta;
kontuan izanda, gainera ekintzaile=aktibista erabilera
Nekez eman litezke "enpresa sortu" kontzeptura mugatuta.
Orain arteko I+G+B (ikerketa eta garapena eta berrikuntza) horri aurki
gehituko diote "emprendizaje", izan ere, innobazioa lehen zegoenari
berrikuntzak eranstea baita, eta enprendizajea, berriz, lehendik ez
dagoen zerbait sortzea.
Uste dut merezi duela gaia patxadaz aztertzea, dagoeneko sortuta dagoen
hitz "familia" hori (izen, adjektibo, aditz...) eta aurrerantzean sortuz
joango diren gehigarriak egoki emateko moduko erro bat hartzea eta
hortik abiatuta gainerakoak eraikitzea. Kontuan izanda:
- erraz identifikatzeko modukoa izan behar duela
- eratorriak sortzeko malgua izan behar duela
- kontzeptuak berez duen (eta ekonomista eta politikariek erantsiko
dioten) anbiguotasuna adierazi behar duela
Proposa dezagun bide ireki bat, irekia eta zabalduz joan daitekeena
Ez diezaiogun bidea itxi "sostenible=iraunkor"i bezala.
Izan gaitezen gai "emprendizaje sostenible" gaztelaniaz (eta beste
hizkuntzetan) bezain dotore, airoso, argi eta ilun emateko.
2013/04/18 19:06(e)an, B. Oihartzabal(e)k idatzi zuen:
> 'Entrepreneur', frantsesez, enpresaburuari erraten zaio (bereziki
> etxegintzan edo obra publikoetan ari denari). Gazlereraz, oker ez
> banago, 'empresario'.
>
> Hiztegien arabera (Larousse), 'emprededor' hitzaren frantsesezko
> baliokidea 'entreprenant' da (izenondo bakarrik izan daitekeena). Ez
> naiz segur bi hitzak egiazki testuinguru beretan erabiltzen diren.
>
> Nola Erranek honela ematen du frantses hitzari doakion sarrera,
> adibideak ere eskainiz:
>
>
> /entreprenant
> <http://www.nolaerran.org/?h=entreprenant&hi=fr&z=lit#>_____entreprenante___adjectif
> /
>
> /*bizitore ****(BL) **-- **bizikari ****(BL) **-- **entseatu ****(BL)
>
> * /
> /*--> l*a main paresseuse conduit à la mendicité; au contraire, la
> main de celui qui est entreprenant recueille des richesses*
> esku nagiak dakar erromestasuna; aldiz, bizitorearen eskuak biltzen
> ditu aberastasunak
>
> * /
>
> /*--> *//ceux-là vous les verrez toujours vifs et éveillés, faisant
> tous leurs travaux chacun à son heure; ils vous sortiront de l'argent
> du moindre des objets, sans rien laisser se perdre: nous les appelons
> les gens entreprenants/ /*
> halakoak ikusiko dituzu beti zalu eta erne, lan guzien beren
> tenoreetan xuxen egiten; puska-muska guzietarik sosa aterako dizute,
> deus galtzera utzi gabe: halakoak deitzen ditugu jende bizikariak
> * /
> /*
> --> *c'était un homme entreprenant, toujours réfléchi, très
> travailleur, qui n'hésitait pas à investir de nouveaux domaines d'action*
> gizon entseatua zen, beti buruz ari zena, biziki langilea, sail berri
> batzuen irekitzera aise atrebitzen zena
>
> * /
> /****//sexuellement //***: ausart **-- **atrebitu **(**BL*/*)*
>
> Ez dakit 'emprededor' nola agertzen den gaztelererazko testuetan. Nola
> Erraneko corpusean, haatik, 'ekintzaile' (hitz berria Iparraldean)
> izen gisa erabilia da ia beti. 'Aktibista' hitzaren baliokide gisa
> baliatua izanik agertzen da.
>
> BO
>
>
> Le 18/04/2013 12:20, Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) a écrit :
>>
>> Nahiz eta «emprendedor/entrepeneur» erdal hitzaren euskal ordaintzat
>> «ekintzaile» ikustea ohiko bihurtu den, neronek, itzuli behar
>> dudanetan (maiz samar), «enpresa-sortzaile» jartzen dut beti.
>> Besterik baita ekintzaile izatea: ekintzaile, ekintza, Eusko Ekintza...
>>
>> «emprendimiento»ren ordaintzat, berriz, «enpresa sorkuntza»
>> erabiltzen dut (bazterretan dabilen «ekintzailetza» ere ez baitzait
>> oso egokia iruditzen).
>>
>> Gaurko /Berria/n herrikide bati irakurritakoak ekarri dit gaia
>> gogora. Behean kopiatu dizuet artikulua.
>>
>> Ondo izan,
>>
>> Xabier
>>
>> _________________________
>>
>> Xabier Armendaritz
>> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
>> Biltzar Nagusiak, 11, behea
>> 01010 GASTEIZ
>>
>> Tel.: 945 174 476
>>
>> _________________________
>>
>>
>> http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-04-18/004/003/txakurtxirulero.htm
>>
>>
>> Txakurtxirulero
>>
>> Idurre Eskisabel
>>
>> Duela egun batzuk aitortu nuen: azkura sortzen dit /ekintzaile/
>> hitzak; bai, behintzat, azkenaldian erantsi diogun esanahian. Hau da,
>> hondamendi naturala bezain saihetsezin sinetsi dugun krisitik
>> salbatuko gaituzten /emprendedor/ edo /entrepreneur/-en adieran. Are
>> eta azkura handiagoa sortzen zait /ekintzaile-/ri ondoan /gazte/
>> eransten zaionean. Eta azkura urtikaria jasanezin bihurtzen entzuten
>> ditudanean hedabide nagusiak, mantra bat balitz bezala, etorkizuna
>> gazte ekintzaileak direla errepikatzen. Badakizue, inoizko ongien
>> prestatu ditugun gazte horiek, ekaitzak irauten duen bitartean,
>> txin-txin, diruaren hotsera, deserrira bultzatu nahi ditugunak.
>>
>> Baina aizue, ez atera ondorio okerrik: maite ditut ekintzaileak eta
>> maite ditut gazteak. Are, maite ditut gazte ekintzaileak. Esate
>> baterako, gaurko ekonomia eta kontsumo eredua jendearen kalterako eta
>> ingurumenarentzat jasangaitz irudituta, baratze kooperatibo bat abian
>> jarri dutenak, eta egun ---zein gau--- askotako lan, izerdi eta
>> kezken ondorioz, astero 20 familiaren elikagai premia nagusiak
>> asetzeko gai direnak, nahiz eta euren poltsikoak beti hutsik ibili.
>> Gazte ekintzaile horiei, ordea, ez diegu gazte ekintzaile esaten,
>> gure handikeria hutsalenetik, txakurtxirulero baizik.
>>
>
--
Lore Azkarate
UZEI
Terminologia eta Lexikografia Zentroa
Terminologia Saila
Aldapeta 20
20009 Donostia
Tel.: +34 943 473377
Faxa: +34 943 457944
helb. el.: lazkarate a bildua uzei.com
webgunea: http://www.uzei.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130419/4b17b3e1/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago