[itzul] «emprendedor», «entrepeneur» hitzaren euskal ordainaz

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Api 19, 13:29:39, CEST 2013


Lore, esan dituzun gauza askorekin ados nago.

Baina bi ohar:

1.- Hitz eta espresio berrien agerpena "moda" gisa deskribatzea
itzultzaileon artean nahiko errotuta dagoen joera arriskutsu bat iruditzen
zait. "Arriskutsu" diot, "moda" horrek duen gutxiespen-ñabardurarengatik.

2.- "Ekintzaile"k balio ez izate hori, "aktibista" adierazteko erabilia
izateagatik, esango nuke ez dela, berez, "ekintzaile" hitzaren problema
bat, baizik eta "activista" esateko "aktibista" erabili nahi ez izanaren
ondoriozko bat.

Besterik ez. Ondo izan, eta asteburu on guztioi.

Xabier

Lore Azkarate<lazkarate a bildua uzei.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 apirila 19
12:24):

> Eta "Emprendizaje Sostenible"? Begiratu Google-n eta topatuko duzue
>
> Izan ere, emprendizaje hori modan jartzen ari da, sostenible-ren antzera
> Eta modan jartzen diren hitz horiekin joko ugari egiten da: eratorriak
> sortu, kontzeptua bihurritu...
>
> Hasieran "enpresa berria sortzea"z ari zirela ematen bazuen ere, "gauza
> berriren bati ekitea" den edozertarako hedatzen ari da, baina (oraingoz
> behintzat) beti enpresa-munduari lotuta.
>
> Azaleko bilaketa labur bat eginda, azaltzen dira gaztelaniaz:
>    emprender
>    emprendedor
>    emprendizaje
>    intra eta extra emprendizaje
>
> Ingelesez
>    entrepreneur (+ serial entrepreneur, lifestyle entrepreneur, social
> entrepreneur)
>    entrepreneurship
>    intrapreneurship (Practice of entrepreneurship in an established firm.)
>    entrepreneurial (mode, organization, profit, resource...)
>
>
>
> Horiek denak nekez eman litezke "ekintzaile+tza" oinarri hartuta; kontuan
> izanda, gainera ekintzaile=aktibista erabilera
> Nekez eman litezke "enpresa sortu" kontzeptura mugatuta.
>
> Orain arteko I+G+B (ikerketa eta garapena eta berrikuntza) horri aurki
> gehituko diote "emprendizaje", izan ere, innobazioa lehen zegoenari
> berrikuntzak eranstea baita, eta enprendizajea, berriz, lehendik ez dagoen
> zerbait sortzea.
>
> Uste dut merezi duela gaia patxadaz aztertzea, dagoeneko sortuta dagoen
> hitz "familia" hori (izen, adjektibo, aditz...) eta aurrerantzean sortuz
> joango diren gehigarriak egoki emateko moduko erro bat hartzea eta hortik
> abiatuta gainerakoak eraikitzea. Kontuan izanda:
> - erraz identifikatzeko modukoa izan behar duela
> - eratorriak sortzeko malgua izan behar duela
> - kontzeptuak berez duen (eta ekonomista eta politikariek erantsiko
> dioten) anbiguotasuna adierazi behar duela
>
> Proposa  dezagun bide ireki bat, irekia eta zabalduz joan daitekeena
> Ez diezaiogun bidea itxi "sostenible=iraunkor"i bezala.
>
> Izan gaitezen gai "emprendizaje sostenible" gaztelaniaz (eta beste
> hizkuntzetan) bezain dotore, airoso, argi eta ilun emateko.
>
>
>
>
>
> 2013/04/18 19:06(e)an, B. Oihartzabal(e)k idatzi zuen:
>
> 'Entrepreneur', frantsesez, enpresaburuari erraten zaio (bereziki
> etxegintzan edo obra publikoetan ari denari). Gazlereraz, oker ez banago,
> 'empresario'.
>
> Hiztegien arabera (Larousse), 'emprededor' hitzaren frantsesezko
> baliokidea 'entreprenant' da (izenondo bakarrik izan daitekeena). Ez naiz
> segur bi hitzak egiazki testuinguru beretan erabiltzen diren.
>
> Nola Erranek honela ematen du frantses hitzari doakion sarrera, adibideak
> ere eskainiz:
> *entreprenant <http://www.nolaerran.org/?h=entreprenant&hi=fr&z=lit#>
> entreprenante adjectif *
> *bizitore (BL) – bizikari (BL) – entseatu (BL)
>
> *
> *--> la main paresseuse conduit à la mendicité; au contraire, la main de
> celui qui est entreprenant recueille des richesses
> esku nagiak dakar erromestasuna; aldiz, bizitorearen eskuak biltzen ditu
> aberastasunak
>
> *
>
> *--> **ceux-là vous les verrez toujours vifs et éveillés, faisant tous
> leurs travaux chacun à son heure; ils vous sortiront de l'argent du moindre
> des objets, sans rien laisser se perdre: nous les appelons les gens
> entreprenants* *
>  halakoak ikusiko dituzu beti zalu eta erne, lan guzien beren tenoreetan
> xuxen egiten; puska-muska guzietarik sosa aterako dizute, deus galtzera
> utzi gabe: halakoak deitzen ditugu jende bizikariak
> *
> *
> --> c'était un homme entreprenant, toujours réfléchi, très travailleur,
> qui n'hésitait pas à investir de nouveaux domaines d'action
>  gizon entseatua zen, beti buruz ari zena, biziki langilea, sail berri
> batzuen irekitzera aise atrebitzen zena
>
> *
> ***sexuellement **: ausart – atrebitu (BL**)*
>
> Ez dakit 'emprededor' nola agertzen den gaztelererazko testuetan. Nola
> Erraneko corpusean, haatik, 'ekintzaile' (hitz berria Iparraldean) izen
> gisa erabilia da ia beti. 'Aktibista' hitzaren baliokide gisa baliatua
> izanik agertzen da.
>
> BO
>
>
> Le 18/04/2013 12:20, Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) a écrit :
>
>
> Nahiz eta «emprendedor/entrepeneur» erdal hitzaren euskal ordaintzat
> «ekintzaile» ikustea ohiko bihurtu den, neronek, itzuli behar dudanetan
> (maiz samar), «enpresa-sortzaile» jartzen dut beti. Besterik baita
> ekintzaile izatea: ekintzaile, ekintza, Eusko Ekintza...
>
> «emprendimiento»ren ordaintzat, berriz, «enpresa sorkuntza» erabiltzen dut
> (bazterretan dabilen «ekintzailetza» ere ez baitzait oso egokia iruditzen).
>
> Gaurko *Berria*n herrikide bati irakurritakoak ekarri dit gaia gogora.
> Behean kopiatu dizuet artikulua.
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
>
> _________________________
>
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Biltzar Nagusiak, 11, behea
> 01010 GASTEIZ
>
> Tel.: 945 174 476
>
> _________________________
>
>
> http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-04-18/004/003/txakurtxirulero.htm
> ** Txakurtxirulero**
>
> Idurre Eskisabel
>
> Duela egun batzuk aitortu nuen: azkura sortzen dit *ekintzaile* hitzak;
> bai, behintzat, azkenaldian erantsi diogun esanahian. Hau da, hondamendi
> naturala bezain saihetsezin sinetsi dugun krisitik salbatuko gaituzten *
> emprendedor* edo *entrepreneur*-en adieran. Are eta azkura handiagoa
> sortzen zait *ekintzaile-*ri ondoan *gazte* eransten zaionean. Eta azkura
> urtikaria jasanezin bihurtzen entzuten ditudanean hedabide nagusiak, mantra
> bat balitz bezala, etorkizuna gazte ekintzaileak direla errepikatzen.
> Badakizue, inoizko ongien prestatu ditugun gazte horiek, ekaitzak irauten
> duen bitartean, txin-txin, diruaren hotsera, deserrira bultzatu nahi
> ditugunak.
>
> Baina aizue, ez atera ondorio okerrik: maite ditut ekintzaileak eta maite
> ditut gazteak. Are, maite ditut gazte ekintzaileak. Esate baterako, gaurko
> ekonomia eta kontsumo eredua jendearen kalterako eta ingurumenarentzat
> jasangaitz irudituta, baratze kooperatibo bat abian jarri dutenak, eta egun
> —zein gau— askotako lan, izerdi eta kezken ondorioz, astero 20 familiaren
> elikagai premia nagusiak asetzeko gai direnak, nahiz eta euren poltsikoak
> beti hutsik ibili. Gazte ekintzaile horiei, ordea, ez diegu gazte
> ekintzaile esaten, gure handikeria hutsalenetik, txakurtxirulero baizik.
>
>
>
> --
> Lore Azkarate
>
> UZEI
> Terminologia eta Lexikografia Zentroa
> Terminologia Saila
> Aldapeta 20
> 20009 Donostia
>
>
> Tel.: +34 943 473377
> Faxa: +34 943 457944
>
> helb. el.: lazkarate a bildua uzei.com
> webgunea: http://www.uzei.com
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130419/45307fba/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago