[itzul] Multiple Intelligences/ Inteligencias Múltiples

Oskar Bilbao-Goyoaga oskarbilbao a bildua yahoo.es
Al, Abe 2, 15:35:36, CET 2013


Eskerrik asko erantzunengatik. Hala ere argitaletxean uste dugu "Adimen anizkoitzak" eta antzekoek ez diotela heltzen benetako esanahiari (hau da, adimen mota asko badaudela: linguistikoa, espaziala, logiko-matematikoa..., hots, askotariko adimenak badaudela, ez adimen bakarra), eta multiple horrek eragin duela nahasmena. Gainera, hitz jaso hori (anizkoitz) ez da batere arrunta...


Adimen-mota ezberdin batzuk sailkatu zituen Gardnerrek (ez adimen "multipleak"), hortaz, ematen du Askotariko adimenak dela itzulpen zuzena. Agian zuetakoren batek landu du gaia guk baino sakonago. Ados zaudete gure interpretazioarekin?

 
Oskar Bilbao-Goyoaga
Epaltzaren alarguna 12, 2
48005-Bilbao
Tf.   +34 944158251
Mov. +34 685754094




El Lunes 2 de diciembre de 2013 13:24, Ander Altuna-UEU <a.altuna a bildua ueu.org> escribió:
 
Gardner-en adimen anizkoitzen teoria


al., 2013.eko aberen 02a 12:55(e)an, Oskar Bilbao-Goyoaga(e)k
      idatzi zuen:


>
>Egunon denoi:
>
>Egundoko zalantzak ditugu argitaletxean oso modan dagoen
          kontzeptu hau testu-liburuetan euskaratzeko? Badago ezer
          finkatuta? Zer proposatzen duzue Howard Gardner-ek asmatutako kontzeptu etiketatu hau itzultzeko?
>
>Eskerrik asko.
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131202/f8fd341e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago