[itzul] Funciona

p-etxezarraga a bildua ivap.es p-etxezarraga a bildua ivap.es
As, Abe 3, 10:05:45, CET 2013


Nire ustez, "badabil" egokia da, eta ordezkoek ere ildo horretakoak
behar lukete izan;  esate betarako: "badoa aurrera",  "betiere martxan",
etc.

-----Jatorrizko mezua-----
From: Isabel Cantero [mailto:ixamar a bildua euskalnet.net] 
Sent: martes, 03 de diciembre de 2013 9:54
To: 'ItzuL'
Subject: [itzul] Funciona

Egun on:
Enpresa batek eskaintzen duen zerbitzu bat da, "Funciona" zerbitzua.
Horren barruan, mantentze-lanak eta laguntza teknikoa sartzen dira,
gasez edota elektrizitatez ibiltzen diren zenbait etxetresnaren
funtzionamendua zaintzeko edo ziurtatzeko.
Nik, hasiera batean, "Badabil" zerbitzua jartzea pentsatu dut, baina
ikusi dut zerbitzu bera eskaintzen duen enpresa baten web orrialdean
izen hori "Funtziona" itzuli dutela. Nire aukera hain desberdina dela
ikusita, galdetu nahi dizuet zein iruditzen zaizuen egokiena, edo beste
proposamenen bat baduzuen.

Eskerrik asko.

Isabel







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago