[itzul] Subject: Funciona

Lore Azkarate lazkarate a bildua euskalnet.net
As, Abe 3, 10:25:47, CET 2013


Interneten ikusi dudanez, EDP da enpresa hori eta Funciona, berriz, 
aukeran kontrata daitekeen zerbitzu teknikoa

Logotipo moduko bat ere badu zerbitzuak (zerrenda honek ez du irudirik 
onartzen) eta hainbat aukera: Funciona luz // Funciona plus// Funciona clima

Beraz, izen propio moduko bat da, enpresak sentsibilitate linguistiko 
handirik gabe jarria, ohikoa den bezala (Euskalteli galdetu bestela).
Horrelakoetan, jatorrizkoa mantendu behar izaten da. Ez du zentzurik 
euskaraz "Badabil argia" jartzeak zerbitzuaren dokumentazio eta 
publizitate-mezu guztietan "Funciona luz" jartzen duenean, gainera "on" 
gorriz markatuta "on/off" jokoa iradoki nahian-edo eta "luz" koadro 
gorri batean sartuta.

Zalantza egingo nuke bigarren zatiarekin zer egin: luz, plus, clima
Baina horiek ere bere horretan utziko nituzke, eta gero euskaraz azaldu 
"Funciona luz" argiari buruzko zerbitzu teknikoa dela.

Lore Azkarate

2013/12/03 09:53(e)an, itzul-request a bildua postaria.com(e)k idatzi zuen:
***************************************************************

Date: Tue, 03 Dec 2013 09:53:31 +0100
From: Isabel Cantero<ixamar a bildua euskalnet.net>
To: 'ItzuL'<itzul a bildua postaria.com>
Subject: [itzul] Funciona
Message-ID: <000001cef005$24926640$6db732c0$@net>
Content-Type: text/plain; charset=us-ascii

Egun on:
Enpresa batek eskaintzen duen zerbitzu bat da, "Funciona" zerbitzua. Horren
barruan, mantentze-lanak eta laguntza teknikoa sartzen dira, gasez edota
elektrizitatez ibiltzen diren zenbait etxetresnaren funtzionamendua
zaintzeko edo ziurtatzeko.
Nik, hasiera batean, "Badabil" zerbitzua jartzea pentsatu dut, baina ikusi
dut zerbitzu bera eskaintzen duen enpresa baten web orrialdean izen hori
"Funtziona" itzuli dutela. Nire aukera hain desberdina dela ikusita, galdetu
nahi dizuet zein iruditzen zaizuen egokiena, edo beste proposamenen bat
baduzuen.

Eskerrik asko.

Isabel


---
This email is free from viruses and malware because avast! Antivirus protection is active.
http://www.avast.com





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago