[itzul] Funciona
Berasategi Zurutuza, Joxe M.
jmbera a bildua alava.net
As, Abe 3, 13:34:52, CET 2013
Orain, gaztelaniaz, dena(k) "funciona".
Are gehiago, produktu ezagun baten iragarkian, Iñaki Perurenaren "funtziona" ahoskerari eutsi diote.
Horiekin lehian jarduteko, nire ustez, ezin da beste bideetatik joan.
Orain bakarrik falta da norbait ausartzea estatuko merkatu zabalerarako "Funtziona" iragartzera, horrelaxe idatzita (ahoskera, aukeran edo ahaleran).
Joxe Mari Berasategi
AFAklo Euskara Zerbitzua
-----Jatorrizko mezua-----
From: Isabel Cantero [mailto:ixamar a bildua euskalnet.net]
Sent: asteartea, 2013.eko abenduak 3 09:54
To: 'ItzuL'
Subject: [itzul] Funciona
Egun on:
Enpresa batek eskaintzen duen zerbitzu bat da, "Funciona" zerbitzua. Horren barruan, mantentze-lanak eta laguntza teknikoa sartzen dira, gasez edota elektrizitatez ibiltzen diren zenbait etxetresnaren funtzionamendua zaintzeko edo ziurtatzeko.
Nik, hasiera batean, "Badabil" zerbitzua jartzea pentsatu dut, baina ikusi dut zerbitzu bera eskaintzen duen enpresa baten web orrialdean izen hori "Funtziona" itzuli dutela. Nire aukera hain desberdina dela ikusita, galdetu nahi dizuet zein iruditzen zaizuen egokiena, edo beste proposamenen bat baduzuen.
Eskerrik asko.
Isabel
Lege oharra:
Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari bakarrik zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez, jakinaraz iezaguzu (AFAren Erregistro Orokorra, Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta mezua ezabatu ezazu. Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako datu pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu horietarako sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo tratatzearen aurka egiteaz zalantzarik izatekotan, idatziz egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.
Aviso legal:
Esta comunicación, con sus anexos, es confidencial y va dirigida únicamente a su destinatario. Si usted no lo fuera, le solicitamos que nos lo indique (Registro General de DFA, Plaza de la Provincia s/n, 01001 Vitoria-Gasteiz) y que la destruya. Su uso no autorizado está prohibido legalmente. Los datos personales obtenidos integran los ficheros de los que es titular esta Entidad; cualquier cuestión sobre el acceso, rectificación, cancelación u oposición al tratamiento de los mismos, será formulada por escrito, acreditando la identidad.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
No imprima este mensaje si no es imprescindible
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago