[itzul] Funciona

Gilen Mejuto gilenmejuto a bildua gmail.com
As, Abe 3, 12:08:59, CET 2013


Jakingarri modura (ez dakit testuinguru honetan erabilgarri izango diren),
hizpidera ekarri nahi ditut euskaraz "funcionar" esateko beste bi era:

- Hiztegi Batuak dakarren "alha(n) izan": Gure auto zaharra alha(n) da
oraino.
- Bizkaiko zenbait berbetatan erabiltzen den "abante egon/ibili": Mobille
komunetik behera jeuzi ta abante dabil (Twitter-etik jasoa).


Isabel Cantero<ixamar a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen (2013 abendua
3 11:54):

>  Gotzonek: Nolabait azaltzearren, «funtziONa» egin nahi izan dute,
> ziurrenik ingeles betiereko ON hori gorde nahirik.
> Halakorik ez bada tartean, uste dut zure irtenbidea hobea dela.
>
> Lorek: izen propio moduko bat da. Horrelakoetan, jatorrizkoa mantendu
> behar izaten da.
>
>
>
> Hortaz, beste irtenbide bat izan liteke, adibidez, “Martxa ONa“ zerbitzua
> (P. Etxezarragak emandako adibideen ildotik)?
>
> Eta, Lore, jatorrizkoa mantentzeari dagokionez: ingelesera edo gaztelania
> ez den beste hizkuntza batera itzuli behar izanez gero, mantendu egingo
> zenuke?
>
> Eskerrik asko berriro ere!
>
> Isabel
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
>



-- 
Gilen Mejuto
Freelance Translator
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131203/430595b7/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago