[itzul] erabil dezaket ala erabili dezaket
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Al, Abe 16, 09:30:25, CET 2013
Nik esango nuke hizkuntza-maila dela hemen gakoa; ez gramatika.
Mailarik zainduenean, jasoenean, aditz-oina: <ikus dezaket>.
Hortik behera, euskararen eremu zabal batean, zenbat eta beherago, orduan eta normalago aditz-partizipioa: <ikusi dezaket>.
Kazetaritzan, esate baterako, hizkuntza-maila ertaina dagokion aldetik, ez da arraroa aditz-partizipioa aurkitzea.
Kasuistika zirriborratzen ere ausartuko nintzateke. Aditz-oina, nagusiki, ahoskatzen "errazetan" agertzen da: <ikus dezaket>, <etor naiteke>.
Ahoskatzen "zailetan", nekez, ahozko kazetaritzan behitzat. Alegia, nekez agertuko dira honelakoak: <ezagut dezake>, <jaits naiteke>.
Asier Larrinaga
<http://www.eitb.com/es/grupo-eitb/maraton-eitb/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131216/1ed2c982/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago