[itzul] erabil dezaket ala erabili dezaket

Ander Altuna-UEU a.altuna a bildua ueu.org
Al, Abe 16, 08:52:11, CET 2013


EGLU-II: 6.3. Aspektua eta aditz laguntzailea atalean azaltzen den 
bezala, aspektu marka aditz nagusian agertzen da eta *edun eta *ezan 
aditz laguntzaileek ez dute, normalean, marka hori duen aditz nagusirik 
onartzen.

http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/24569.pdf

lr., 2013.eko aberen 14a 15:58(e)an, nerea(e)k idatzi zuen:
> Kaixo
>
> Galdera bat, erabil dezaket ala erabili dezaket? Biak al daude ondo?
>
> Eskerrik asko
>
> Nerea

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131216/7e78e33f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago