[itzul] erabil dezaket ala erabili dezaket
Patxi Petrirena Alzuguren
p.petrirena a bildua elhuyar.com
Al, Abe 16, 09:58:48, CET 2013
Ez dugu ahaztu behar hainbat aditzek bi forma dituztela aditzoinerako,
Hiztegi Batuan ikus daitekeenez:
urrundu, urrun/urrundu, urruntzen. da/du ad.
Euskaltzaindiaren 28. arauan esana da zergatik hartzen diren aintzat bi
formak:
2. Aditza beste kategoria batetik eratortzen denean etajatorrizko
oinarritik ezertan ere bereizten ez denean, -tu atzizkia ere erabil daiteke
aditzoinean: ur / urtu, gizon / gizondu, gorri / gorritu, hobe / hobetu.
Kasu hauetan, hortaz, urtu, gizondu, eta hobetu aditzoin gisa ere erabil
daitezke.
*Patxi Petrirena Alzuguren*
p.petrirena a bildua elhuyar.com <p.petrirena a bildua elhuyar.com>
tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko. Ez inprimatu mezu hau
ezinbestekoa ez bada.
2013/12/16 LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.com>
>
>
> Nik esango nuke hizkuntza-maila dela hemen gakoa; ez
> gramatika.
>
>
>
> Mailarik zainduenean, jasoenean, aditz-oina: «ikus dezaket».
>
>
>
> Hortik behera, euskararen eremu zabal batean, zenbat eta
> beherago, orduan eta normalago aditz-partizipioa: «ikusi dezaket».
>
>
>
> Kazetaritzan, esate baterako, hizkuntza-maila ertaina
> dagokion aldetik, ez da arraroa aditz-partizipioa aurkitzea.
>
>
>
> Kasuistika zirriborratzen ere ausartuko nintzateke.
> Aditz-oina, nagusiki, ahoskatzen "errazetan" agertzen da: «ikus dezaket»,
> «etor naiteke».
>
>
>
> Ahoskatzen "zailetan", nekez, ahozko kazetaritzan behitzat.
> Alegia, nekez agertuko dira honelakoak: «ezagut dezake», «jaits naiteke».
>
>
>
> Asier Larrinaga
> <http://www.eitb.com/es/grupo-eitb/maraton-eitb/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131216/f2d0379e/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago