[itzul] erabil dezaket ala erabili dezaket

B. Oihartzabal b.oihartzabal a bildua wanadoo.fr
Al, Abe 16, 09:47:41, CET 2013


Egun on:

Bi gauza desberdintzeko dira: i) aditzoinaren forma, eta ii) 
aditzoinaren erabilera.

i) Aditz oinaren formaz Euskaltzaindiak arau bat eman du (28 zenbakia 
duena). Honen arabera, 'erabili' aditzaren aditzoina euskara batuan 
'erabil' da. Arauaren aplikazio sistematikoa egiten du Hiztegi Batuak, 
eta aditzen sarreretan, aditzoinaren forma zehazturik agertzen da : 
/*erabili*//, erabil, erabiltzen. //du//ad./
Kontuan izan, halere, ez dela beti Iparraldeko forma hobesten 
holakoetan, eta kategoria anbiguitaterik gertatzen denean (aditza 
izenondo edo izen batetik eratorria den kasuetan, oroz gainetik), 
aspektu burutua duen aditzaren itxura ere izan dezakeela aditzoinak 
euskara batuan: /*zorroztu*//, zorrotz/zorroztu, zorrozten. 
//da/////du//ad. /
Hegoaldeko euskalkietan, oro har,  ez dira elkarretarik desberdintzen 
aditzoinen eta aspektu burutua duten aditzen formak. Bestela erranik, -0 
(zero) da aspektu burutuaren marka euskalki haietan, 'egin' edo 'jan' 
edo 'jo' bezalako aditzekin euskara batuan ere gertazten den bezala.

ii) Aditzoina erabilera dakarten testuinguruen artean, Anderrek dioen 
bezala,  'edin' eta 'ezan' aditz laguntzaileak eskatzen dutenak 
aurkitzen dira. Beraz: '/nahi dut tresna hori ongi erabil dezazun', 
/'/zure tresna erabil dezaket?/', '/erabil ezazu'/. Ez dut uste inon 
arau hau bortxatzen den (hots,***/erabiliko dezaket /edo /*erabiltzen 
dezagun/*'* bezalakorik erraten den).**

Gero, beste mezu batean errana den bezala, ez dakit zenbatetaraino 
egungo idazleek 28. arau hori betetzen duten.  Badaiteke joera 
estilistiko bihurtzen ari den aditzoinaren formari dagokion kontu hau. 
Araua bera, haatik, mementoan, argi da, eta Hiztegi Batuko sarrerek 
argiki zehazten dute aditz bakoitzaren kasuan.

Izan ongi,
Beñat


Le 16/12/2013 08:52, Ander Altuna-UEU a écrit :
> EGLU-II: 6.3. Aspektua eta aditz laguntzailea atalean azaltzen den 
> bezala, aspektu marka aditz nagusian agertzen da eta *edun eta *ezan 
> aditz laguntzaileek ez dute, normalean, marka hori duen aditz 
> nagusirik onartzen.
>
> http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/24569.pdf
>
> lr., 2013.eko aberen 14a 15:58(e)an, nerea(e)k idatzi zuen:
>> Kaixo
>>
>> Galdera bat, erabil dezaket ala erabili dezaket? Biak al daude ondo?
>>
>> Eskerrik asko
>>
>> Nerea
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131216/83552948/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago