[itzul] ELECTRODEPÓSITO
Antton Gurrutxaga Hernaiz
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
Ast, Abe 19, 09:16:05, CET 2013
Ingurumen-fisikan, "jalkitze" (prozesua) eta "jalkin" (emaitza) eman
genituen Ingurumen Hiztegian (
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r94aConsultaTesauroWar/r94aReloadHome.do?tesauro=2&language=eu&ID_NAVEGACION=null).
Adibide batzuk: kutsatzaile-jalkin, jalkin erradioaktibo, jalkin azido;
jalkitze lehor, jalkitze heze... (Euskaltermen sartuta daude hiztegi
horretako fitxak, eta errazago aurkituko dituzu).
EHUskaratuak corpusean (http://ehuskaratuak.ehu.es/bilaketa/), "jalkin" eta
"jalkitze" aurkituko dituzu "deposición" (edo en "deposit").
Uste dut "elektrojalkin" termino egokia izan daitekeela. "Elektrodeposizio"
dela eta, berez ez luke aitzakia handirik, en electrodeposition bada, eta
fr électrodéposition ere bai.
Egia da "jalkin"-en ordaintzat beste termino batzuk ere ager daitezkeela,
arloaren arabera (batzuetan, "sedimento"). Inespezifikoa izateko arriskua
egon liteke batzuetan, baina aipatutako kasuetan ondo funtzionatu duela
esango nuke. Dena den, ez dugu erabiltzen erreakzio kimiko baten ondorio
den "prezipitatu" adierazteko.
Antton
*Antton Gurrutxaga*
Hiztegiak+Corpusak teknikaria & I+G ikertzailea
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com [image: Linkedin
lotura]<http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4>
<http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en>
tel.: +34 943 363040 | luzp.: 228
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
2013/12/19 <kulturgintza a bildua aek.org>
> Egun on:
> Inork ba al daki hitz horren euskal ordaina?
> Kimika arloan, electrodeposición berba elektrodeposizio itzulita aurkitu
> dut toki ugaritan sarean, baina ez arestian aipaturikoaren itzulpenik...
> Laguntzerik bai?
> Mila esker,
> Usoa
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131219/6949ff61/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago