[itzul] ELECTRODEPÓSITO

kulturgintza a bildua aek.org kulturgintza a bildua aek.org
Ast, Abe 19, 09:19:15, CET 2013


Mila esker!
Laguntza handia eman didazu!

On 2013-12-19 09:16, Antton Gurrutxaga Hernaiz wrote:
> Ingurumen-fisikan, "jalkitze" (prozesua) eta "jalkin" (emaitza) eman
> genituen Ingurumen Hiztegian
> (http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r94aConsultaTesauroWar/r94aReloadHome.do?tesauro=2&language=eu&ID_NAVEGACION=null
> [1]). Adibide batzuk: kutsatzaile-jalkin, jalkin erradioaktibo, jalkin
> azido; jalkitze lehor, jalkitze heze... (Euskaltermen sartuta daude
> hiztegi horretako fitxak, eta errazago aurkituko dituzu).
> 
> EHUskaratuak corpusean (http://ehuskaratuak.ehu.es/bilaketa/ [2]),
> "jalkin" eta "jalkitze" aurkituko dituzu "deposición" (edo en
> "deposit").
> 
> Uste dut "elektrojalkin" termino egokia izan daitekeela.
> "Elektrodeposizio" dela eta, berez ez luke aitzakia handirik, en
> electrodeposition bada, eta fr électrodéposition ere bai.
> 
>  Egia da "jalkin"-en ordaintzat beste termino batzuk ere ager
> daitezkeela, arloaren arabera (batzuetan, "sedimento"). Inespezifikoa
> izateko arriskua egon liteke batzuetan, baina aipatutako kasuetan ondo
> funtzionatu duela esango nuke. Dena den, ez dugu erabiltzen erreakzio
> kimiko baten ondorio den "prezipitatu" adierazteko.
> 
> Antton
> 
> ANTTON GURRUTXAGA
>  Hiztegiak+Corpusak teknikaria & I+G ikertzailea
> 
> a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com  [3] [4]
>  tel.: +34 943 363040 | luzp.: 228
> 
>  Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
>  20170 Usurbil
> 
> WWW.ELHUYAR.ORG [5]
> 
> 2013/12/19 <kulturgintza a bildua aek.org>
> 
>> Egun on:
>> Inork ba al daki hitz horren euskal ordaina?
>> Kimika arloan, electrodeposición berba elektrodeposizio itzulita
>> aurkitu dut toki ugaritan sarean, baina ez arestian aipaturikoaren
>> itzulpenik...
>> Laguntzerik bai?
>> Mila esker,
>> Usoa
> 
> 
> 
> Links:
> ------
> [1]
> http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r94aConsultaTesauroWar/r94aReloadHome.do?tesauro=2&language=eu&ID_NAVEGACION=null
> [2] http://ehuskaratuak.ehu.es/bilaketa/
> [3] http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4
> [4] http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en
> [5] http://www.elhuyar.org




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago