[itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
Mikel Haranburu
musdeh a bildua terra.es
Ost, Ots 13, 20:22:00, CET 2013
On az., 2013.eko otsren 13a 10:06, Alfontso Mujika Etxeberria wrote:
> Begira zer idatzi zuen Gotzon Egiak 1886an (ez da atzo goizeko
> kontua), Senezen 5. zenbakian:
> (...)
>
> "Baina, dio Euskaltzaindiak, *Herri Batasuna,* adibidez, deituraz
> gainera *batasuna* ote?" Zalantzan ibili ohi omen gara. Alegia,
> deitura soila balitz, *Herri Batasunako* idatzi eta esan beharko
> litzateke, *Euskadiko Ezkerrako* belaza. Deituraz gainera benetako
> *batasuna eta ezkerra* balira, orduan *Herri Batasuneko eta Euskadiko
> Ezkerreko* beharko luke. Nola erabaki? "Kontu hau ez dago batere
> garbi", Euskaltzaindiaren epai zorrotza.
>
> *Herri Batasuna* deiturak benetako "batasuna" adierazten ote duen, edo
> *Euskadiko Ezkerra* benetako "ezkerra" ote den aztertzen ez naiz
> ausartuko, gramatikaz gaindi besteren mahaian agintzeko gogoak ez bait
> dit ematen. Nork bere izendapenaren jabe izateko askatasuna du-ta, hor
> "batasuna" eta "ezkerra" direla agintzen dit belarriak. Horrenbestez,
> "Herri Batasuneko mahai nazionala" eta "Euskadiko Ezkerreko biltzar
> tipia" behar du. Hala esan zidan behin adiskide batek: deitura horiek
> duela ehun urte asmatuak balira, inork ez luke dudarik egingo "Herri
> Batasuneko" edo "Euskadiko Ezkerreko" esaten. Gaur berriz dena dugu
> korapilo eta hizpide...
>
> <<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<
>
> Ejem! Lehenengo hitza "EuskaltzaindiAko" da hor (duela 27 urte izan
> zen; izan gaitezen barkaberak). Baina, gainerakoan, ondo bilduta dago
> gaia.
> (...)
> Tartekoekin dago zalantza. "Herri Batasuna" batasuna al zen?
> "Euskadiko Ezkerra" ezkerra al zen? "Eusko Alkartasuna" alkartasuna al
> da? Sortzaileen helburua, behintzat, hori izango zen.
>
> Aposizioa erabiliz (Herri Batasuna alderdian, Euskadiko Ezkerra
> alderditik,...), beti arazoa saihesten ibiltzerik ez dagoenez
> (irtenbide koldarra den ala ez den aparte utzita), nik nahiago nuke
> halakoetan "Heri BatasunEko", "Euskadiko EzkerrEko" eta "Eusko
> AlkartasunEko" erabiliko bagenu. Hala ere, egia da datuek erakusten
> dutela nahasbide handia dagoela. ETBk eta Berriak, adibidez, hala
> jokatzen dute. Baina, adibidez, Eusko Alkartasunak berak,
> www.euskoalkartasuna.org <http://www.euskoalkartasuna.org> webgunean,
> "Eusko AlkartasunAko idazkari nagusia" erabiltzen du behin eta berriro.
>
> Ez da kontu bera, baina ez dago urruti, plurala duten izenen arazoa:
> Plazandreok, Euskal Herritarrok, Gazte Sozialistak... Beste baterako.
>
> Alfontso
>
Alfontsok aipatu alderdien kasuetan, beste bereizgarri bat aurkitzen dut
nik: izan ere, egiten dituen galdera erretorikoak -ea Herri Batasuna
batasuna zen, EE benetako ezkerra zen...- subjektibotasunean sarrarazten
gaitu. Ez baita, izena eta izana txanpon hori erraz erabakitzen -izen
eta izan txanpona?- ez bada ideologia edo hautu edo lorpen politikoak
epaituz baino. Batasuna izango zen baina batasun bakarra, bi edo hiru
batasun ezin izan bailitezke: Herri Batasuna batasun BAT zitekeen?
Nafarroan bi batasun, UPN Nafar Herriaren Batasuna izendaturik? Eusko
Alkartasuna eta Euskadiko Ezkerra, esparru politikoak izaki, bat baino
gehiago Euskal Herrian? Zenbat Alkartasun, zenbat Ezker?
Bestalde, erakunde horietako batek adierazpen bat argitara emateko
kasuan, inolaz ere ez genuke onartuko Alkartasunak, Ezkerrak edo
Batasunak, izenak eta izanak berdindurik, egina izan zitekeenik... Herri
Batasuna erakundeak, eta beste erakundeek baizik.
Korapiloa estuago ote?
Mikel Haranburu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130213/127ff0f8/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago