[itzul] "Productos Lácteos Sostenibles"
Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)
aixe a bildua ctv.es
Al, Ots 18, 16:04:10, CET 2013
Kontua baldin bada lehenagotiko erabileretatik libre dagoen adjektibo
bat hartzea, hortxe dugu /Hiztegi Batua/n inolako markarik gabe onartua
dagoen «sostengatu» aditzetik datorren «sostengagarri», 1995az geroztik
behintzat (http://www.ueu.org/download/artikulua/uztaro15_1.pdf) erabili
izan dena, eta orain ere erabilera nabarmena duena
(https://www.google.es/search?q=sostengagarri).
Ingelesez askotan azaltzen baita diagrama bat, non «bearable»
(jasangarri) eta «sustainable» (iraunkor?, iraunbidezko?,
sostengagarri?...) bereizten diren:
http://sites.psu.edu/rcldennis/2013/01/17/civic-issue-sustainable-development/
Dena dela, Euskaltzaindiak gaia berriz aztertu eta behin betikoa (edo)
den erabakiren bat eman arte, saltsa ederra dugu...
Ondo izan,
Xabier
_________________________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ
Tel.: 945 174 476
2013-02-18 15:21(e)an, Koldo Biguri(e)k idatzi zuen:
> Ez dakit inork proposatu ote duen lehenago, ez eta ondo osatua ote
> dagoen, baina EUTSI aditza ere hortxe dago: "Gure
> lurrak/nekazaritzak/auskalo zerk ezin dio eutsi orain arteko
> ereduari/sistemari...". EUTSIGARRI beharko genuke, noski, agian
> legez-legez osatua ez, baina gutxienez termino "hutsa" da, okupatuta
> ez dagoena, eta EUTSIGARRITASUNA emango luke, era berean.
> Koldo Biguri
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130218/d771bbd6/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago