[itzul] "Productos Lácteos Sostenibles"
Mikel Haranburu
musdeh a bildua terra.es
Al, Ots 18, 21:50:45, CET 2013
Ez dut uste kontua denik zein hitz dagoen libre ala okupatuta; kafe
sostengagarriak loa galaraziko lidake niri berdin-berdin. Kafe
eutsigarriak ere bai. Kontua da zer adierazi behar den eta zer ezin den
adierazi halako hitza baliatuta. Non geratzen den motz jasangarri, non
iraunkor, zer nahasbide (joño, beste "bide" bat...) dakarren halako
terminoak eta ea zentzuz hautatuko dugun gure sostenible/sustainable/...
OEH begiratu, eta hainbat eta hainbat "bide" kausitzen ahal dugu; izenez
osatuak, nola diren ogibide, hizpide, lanbide, burubide; eta aditzez
osatuak, nola diren helbide, irizpide, iraunbide, irakaspide; baina eta
ahalbide, zuzenbide...
Beste adibide batzuk erre ageri dira: bidezki, bidemodu, bidez eta legez...
Tira, esanahi hurbilagokoa da, ezbairik gabe, BIDEZKO MERKATARITZA.
Nonahi erabiltzen da, eta produktuen etiketetan jartzen da, produktuok
nola merkaturatzen diren adierazteko. IRAUNBIDEZKOrekin guztiz
bateragarria deritzot.
Ezezkoan ere, hor ditugu bidegabe eta bidegabekeria, zeharo arruntak
erabileran.
Bestalde, IRAUNBIDEZKOk aukera asko ematen du, beste izenondo horiek
baino, gehiago ala gutxiago ortopedikoak izanik ere; iraunbideak,
iraunbidera ekarri, iraunbidezkotasuna...
Jasangarri zertan egokia ez den? Batetik, kontraesankorra da irauteko
bide ematen duen garapena, egokia dena, jasan behar izatea, nahiz eta
jasangarria den... eta bestetik, jasangarria dena ala ez dena, garapen
edo dena delako egintzaren ondorioak dira, eta ez garapena edo egintza
bera. Alegia, ekoizpenaren maila edo alor guztietan, teknika, modu eta
ekoizpen 'bide' suntsikorrak ez diren prozedurak gauzatuz egin den kafe
paketea, iraunbidezko iruditzen zait, baina jasangarri, iraunkor,
sostengagarri, eutsigarri, ez.
Iraunbidezkok direnak direlako elementuak zerbait urruti paratzen
dituela, hots, sostenible/... ez da kafearen ezaugarri bat, baizik eta
hura ekoizteko jarraitu diren moduena.
Hara, baina sotenible/... adierazteko hitz bakarra eta izenondo hutsa
behar duenak, ez dezala beste biderik har.
Barkatu gaizki esanak.
Mikel Haranburu
2013.eko otsren 18a 16:04, Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) wrote:
>
> Kontua baldin bada lehenagotiko erabileretatik libre dagoen adjektibo
> bat hartzea, hortxe dugu /Hiztegi Batua/n inolako markarik gabe
> onartua dagoen «sostengatu» aditzetik datorren «sostengagarri», 1995az
> geroztik behintzat
> (http://www.ueu.org/download/artikulua/uztaro15_1.pdf) erabili izan
> dena, eta orain ere erabilera nabarmena duena
> (https://www.google.es/search?q=sostengagarri).
>
> Ingelesez askotan azaltzen baita diagrama bat, non «bearable»
> (jasangarri) eta «sustainable» (iraunkor?, iraunbidezko?,
> sostengagarri?...) bereizten diren:
>
> http://sites.psu.edu/rcldennis/2013/01/17/civic-issue-sustainable-development/
>
> Dena dela, Euskaltzaindiak gaia berriz aztertu eta behin betikoa (edo)
> den erabakiren bat eman arte, saltsa ederra dugu...
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
>
> _________________________
>
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Biltzar Nagusiak, 11, behea
> 01010 GASTEIZ
>
> Tel.: 945 174 476
>
>
>
> 2013-02-18 15:21(e)an, Koldo Biguri(e)k idatzi zuen:
>> Ez dakit inork proposatu ote duen lehenago, ez eta ondo osatua ote
>> dagoen, baina EUTSI aditza ere hortxe dago: "Gure
>> lurrak/nekazaritzak/auskalo zerk ezin dio eutsi orain arteko
>> ereduari/sistemari...". EUTSIGARRI beharko genuke, noski, agian
>> legez-legez osatua ez, baina gutxienez termino "hutsa" da, okupatuta
>> ez dagoena, eta EUTSIGARRITASUNA emango luke, era berean.
>> Koldo Biguri
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130218/f5c004ab/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago