[itzul] Nola eman euskaraz
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Urt 18, 10:50:14, CET 2013
Batxilergoko ikasle nintzela, natur zientzien ikasgaian esplikatzen
zitzaigun ezen biriketan oxigenoaren eta karbono-dioxidoaren
"elkarraldaketak" egiten direla. Hitz polita iruditzen zait. Dena den, eta
itzulpen-erabaki irmorik hartu aurretik, argitu beharko litzateke zein
diren "trueque" eta "intercambio" ri ematen zaizkien esanahi zehatzak.
Dionisio Amundarain Sarasola<dioni a bildua facilnet.es> igorleak hau idatzi zuen
(2013 urtarrila 16 20:40):
> Ekonomian gaztelaniazko “trueque” eta “intercambio” bi gauza omen dira.
> Norbaitek argibiderik bat euskaraz txukun samar emateko? Lantxo baten
> egileek “truke” eta “elkartruke” erabili dituzte, ez dakit zeinek zer
> ordezteko. Esker mila. DIONISIO ****
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130118/00fcbe11/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago