[itzul] Surveillance/vigilancia
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Eka 6, 08:10:49, CEST 2013
> Nola eman euskaraz zentzu negatiboa daukanean? "Askatasun digitalaren
> PEN adierazpena" euskaratzen ari gara, eta bizpahiru aldiz izen bezala
> ageri da, hau da, Estatua zelatan egotea alegia. Esaterako:
>
> /Surveillance (...) chills speech / La vigilancia (...) coarta el
> discurso / La surveillance tétanise la parole
> /
> Edo
>
> **/Toute personne a le droit de vivre librement, sans faire l’objet
> d’une quelconque surveillance gouvernementale/ All persons have the
> right to be free from government surveillance of digital media.
>
> /"Zelatan egon" aditza da, baina ez dauka izenik. "Zaintza" berriz
> zabalegia eta kutsu positiboa dauka, nahiz eta antzeko testuinguruetan
> erabilia den (espetxe-zaintza, zaintzapeko askatasun). Besterik ezean,
> "kontrola" ote egokiago?
>
Iruditzen zait «kontrol»arekin arazoa ez duzula guztiz konpontzen, ez
baita guztiz argitzen «besteren batek kontrolatu nahia» dela, ez
norberaren (auto)kontrola.
«Zain» erroak ez du soilik «-tza» atzizkia adiskide. Hor duzu, baita
ere, «-go» (= «-tasun»). Esate baterako: «Mintzoaren hesia da zaingoa».
Horrez gain, uste dut eskuak libre dituzula, gero, «zelata» erabiltzeko,
esaldia hartara hobeki tolesteko aukera duzunetan; adibidez: «Pertsona
orok du libreki bizitzeko eskubidea, gobernuek ezertan zelatatua izan gabe».
> Bidenabar, esaldi berean "PEN declaration" (=adierazpena), eta
> "freedom of expression/speech" (=adierazpen askatasuna), agertzean,
> zelan ordezkatu ez errepikatzeko?
«PEN(en) agiria» eta «adierazpen askatasuna»?
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130606/066a3706/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago