[itzul] Surveillance/vigilancia

Dionisio Amundarain Sarasola dioni a bildua facilnet.es
Ast, Eka 6, 09:25:45, CEST 2013


Begiradapean egon/bizi. DIONISIO

 

De: Gotzon Egia [mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net] 
Enviado el: jueves, 06 de junio de 2013 8:11
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Surveillance/vigilancia

 

 

Nola eman euskaraz zentzu negatiboa daukanean? "Askatasun digitalaren PEN
adierazpena" euskaratzen ari gara, eta bizpahiru aldiz izen bezala ageri da,
hau da, Estatua zelatan egotea alegia. Esaterako:

Surveillance (...) chills speech / La vigilancia (...) coarta el discurso /
La surveillance tétanise la parole 

Edo 

Toute personne a le droit de vivre librement, sans faire l’objet d’une
quelconque surveillance gouvernementale/ All persons have the right to be
free from government surveillance of digital media.

"Zelatan egon" aditza da, baina ez dauka izenik. "Zaintza" berriz zabalegia
eta kutsu positiboa dauka, nahiz eta antzeko testuinguruetan erabilia den
(espetxe-zaintza, zaintzapeko askatasun). Besterik ezean, "kontrola" ote
egokiago?


Iruditzen zait «kontrol»arekin arazoa ez duzula guztiz konpontzen, ez baita
guztiz argitzen «besteren batek kontrolatu nahia» dela, ez norberaren
(auto)kontrola.

«Zain» erroak ez du soilik «-tza» atzizkia adiskide. Hor duzu, baita ere,
«-go» (= «-tasun»). Esate baterako: «Mintzoaren hesia da zaingoa».

Horrez gain, uste dut eskuak libre dituzula, gero, «zelata» erabiltzeko,
esaldia hartara hobeki tolesteko aukera duzunetan; adibidez: «Pertsona orok
du libreki bizitzeko eskubidea, gobernuek ezertan zelatatua izan gabe».




Bidenabar, esaldi berean "PEN declaration" (=adierazpena), eta "freedom of
expression/speech" (=adierazpen askatasuna), agertzean, zelan ordezkatu ez
errepikatzeko?


«PEN(en) agiria» eta «adierazpen askatasuna»?



-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130606/75ecd63d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago