[itzul] Alokutiboaren erabilera, gizon-emakumeen talde batean
Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)
aixe a bildua ctv.es
Ost, Eka 12, 14:15:12, CEST 2013
Inaziok ederki esplikatu zuen nik haurtzaroan etorri ederreko hainbat
eta hainbat eta hainbat goierritar euskaldun osori entzundako erabilera:
http://tech.groups.yahoo.com/group/itzul/message/14192
Oso-oso gogoan dut, adibidez, nola baserri bateko bi maizterrek (emakume
bat eta gizon bat, elkarren senide) beti hika egiten zioten elkarri,
jabea aurrean zela. Jabeari errespetu handia zioten, eta hari beti
eztabadaka egiten zioten, baina haren aurrean ere, elkarri beti hika;
horrek ez zuen esan nahi jabea baztertzen ari zirenik, alokutiboaren
marka zeramaten esaldien zuzeneko hartzailea nor zen markatu besterik ez
zuen egiten, zeharkako hartzaileak jabea eta belarriak erne zituen
honako hau (muttikoa, artean) izanik.
Ondo ibili,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ
Tel.: 945 174 476
2013-06-12 13:54(e)an, Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)(e)k idatzi zuen:
>
>
> Zenbaitek bestela uste badu ere, talde baten barruan biren artean
> alokutiboa erabiltzeak (nahiz toka, nahiz noka) ez ditu taldeko
> gainerakoak baztertzen (direla emakume, direla gizon). Ez, behintzat,
> orain arteko euskaran. Hiketa gorde den tokietan, taldearen barruan
> nor norekin ari den, noka (emakume bati), toka (gizon bati) edo
> alokutiborik gabe (hainbati egiten dienean edo eztabada ari denean:
> http://www.ehu.es/seg/gizt/5/1/3) arituko da, trataera batetik bestera
> igaroz: trataera horiekin, nori zuzentzen ari zaion eta harekin zer
> konfiantza mailan duen erakusten du, ez besterik.
>
> Bi solaskideri hika egin badiet, aurrez aurre ere lehenago hika egin
> diedalako da, gure artean hainbatetan hitz egin dugulako; haietako
> bakoitzarekin dudan konfiantza maila besterik ez dut adierazi
> horrekin, taldeko beste inori begirunea galdu gabe. Galbidean dugun
> alokutiboaren alde, orain arte berezkoa izan duen erabilera emanez.
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
>
> ___________
>
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Biltzar Nagusiak, 11, behea
> 01010 GASTEIZ
>
> Tel.: 945 174 476
>
>
>
> 2013-06-12 12:50(e)an, Itzultzailea - Eibarko Udala(e)k idatzi zuen:
>> Plantilla normalizada para WORD
>> Ez nekien zerrenda hau bakarrik gizonezkoendakoa zenik...
>> Begoña Azpiri
>>
>> ------------------------------------------------------------------------
>> *De:* Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) [mailto:aixe a bildua ctv.es]
>> *Enviado el:* asteazkena, 2013.eko ekainak 12 11:41
>> *Para:* ItzuL
>> *Asunto:* [SPAMB] Re: [itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak
>> *Importancia:* Baja
>>
>>
>> Jon, hire mezuari izenburua eman dion gaiari helduta, Euskaltzaindiak
>> ez ziguk horretaz araurik eman, baina besteak beste Zubiritarren
>> /Euskal gramatika osoa/n halaxe agintzen zigutek («Euskaraz, /multzo
>> /baten erdia adierazteko, /plurala/ erabiltzen da; beraz, *ikasleen
>> erdiAK* esan behar da, ez */ikasleen erdiA/», 2000. urteko
>> argitaraldiko 150. orrialdean). Besterik adierazi ziguk, ordea, Patxi
>> Goenaga euskaltzainak («Euskal neurri sintagmen azterketa baterako:
>> zenbat /x,/ zenbat /x-ago,/ zenbat /x gehiago/...», /Jean
>> Haritschelhar-i omenaldia, /2008, ISBN 978-84-95438-33-1, 222.
>> orrialdea):
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130612/01697210/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago